Albistea entzun

AEBek Txinako ustezko globo espioi bat atzeman dute beren aire eremuan

Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak korapilatu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita.

Montanako zeruan ikusi duten ustezko globo espioia.
Montanako zeruan ikusi duten ustezko globo espioia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 3

Pentagonoak iragarri du Txinako ustezko globo aerostatiko bat atzeman dutela Montana gainean hegan, baina ez duela «arrisku militar edo fisikorik» hango biztanleentzat. Pat Ryder Pentagonoko bozeramaileak zehaztu du uneotan AEBak globoaren mugimenduak «aztertzen» ari direla, eta berehalako neurriak hartu dituztela Txinak ez dezan «informazio delikaturik bildu». Ryderrek berak adierazi du aurreko urteetan ere detektatu izan dituztela horrelako gailuak.

Hasieran, globoa lurrera botatzea aztertu zuten AEBek, baina baztertu egin zuten azkenean, puskak erortzea arriskutsua izan zitekeelako han bizi direnentzat, Mark Milley Estatu Nagusi Bateratuko buruaren arabera.

Globoa, itxuraz, Alaskatik sartu zen AEBetan, eta hainbat «leku sentikorren» gainetik igaro zen. Izan ere, Montanan, biztanleria dentsitate txikiena duten estatuetako batean, armamentu nuklearreko hainbat gune daude. Nolanahi ere, Pentagonoko buruzagi militarren arabera, «ez dirudi globoak teknologia bereziki aurreratua duenik, ezta Pekinek beste bide batzuetatik —sateliteen bidez, esaterako— lortu ezin duen informazioa lortzeko gaitasunik duenik ere».

Akusazio horiek entzunda, «espekulaziorik ez egiteko» eskatu du Txinak: «Gertakariak argitzen diren arte, zalapartak ez du lagunduko gai hau modu egokian konpontzen», adierazi du Mao Ning Atzerri gaietako ministroak. Maok jakinarazi duenez, ustezko globo espioiari buruzko informazioa egiaztatzen ari da Pekin, baina ohartarazi du Txinak ez duela «inolako asmorik inongo estatu burujaberen lurraldea edo aireko eremua urratzeko».

Gertakariak, ordea, nahastu egin du bi herrialdeen arteko giroa, noiz eta Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisitaren atarian. 2018. urteaz geroztik, AEBetako Atzerri gaietako buruzagi batek herrialde hartara egiten duen lehen bisita da Blinkenena. Donald Trumpen garaian, Txinaren produktuei ezarritako muga zergen ondorioz, bi herrialdeen arteko tirabirak areagotu egin ziren, eta harremanak onbideratzeko ahalegintzat hartu da Blinken bisita. Ikusteko dago globo espioiaren gertakariak zenbateraino eragiten duen hartu-eman diplomatiko horretan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Xik adierazi dio Putini «antzeko helburuak» dituztela

Xik adierazi dio Putini «antzeko helburuak» dituztela

Igor Susaeta - Arantxa Elizegi Egilegor

Kremlineko buruak adierazi du Txinak «ikuspegi orekatua» duela «nazioarteko arazoen aurrean». Kieven arabera, Pekinen egitasmoa aurrera eramateko, Moskuk tropak erretiratu behar ditu Ukrainatik.

Euadorko Fiskaltzak erasoen aurkako ikerketa abiatu du. ©Ekuadorko Fiskaltza.

Lehergailuak zituzten gutun-azalak bidali dizkiete bost kazetariri Ekuadorren

Jone Bastida Alzuru

Lenin Artieda Ecuavisa-ko kazetariari bidalitakoa izan da lehertu den bakarra; erredakzioan egin du eztanda, baina ez du zauriturik eragin. Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian. / ©Abir Sultan, EFE

Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek

Arantxa Elizegi Egilegor

2005ean hustu zituzten kokaguneak, Ariel Sharon lehen ministroaren aginduz. Haietako bat, palestinarren jabetza pribatua da.

Munduko agintariei klima larrialdiaren kontrako neurri eraginkorrak eskazeko manifestazio bat, 2021eko azaroan, Londresen. ©ANDY RAIN, EFE

IPCCk nabarmendu du posible dela Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea

Gorka Berasategi Otamendi

Zientzialari taldearen arabera, tartea dago planetaren berotzea 1,4 gradukoa izan dadin mende amaieran. Klima krisiari buruzko jakintza zientifikoa laburbildu du argitaratu duen azken txostenean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.