Albistea entzun

Migrazioa

Migratzaileentzako «egia, justizia eta erreparazioa» eskatu dituzte Bidasoan

Izen-abizenez gogoratu dituzte Bidasoa gurutzatzen hildako migranteak. «Zenbakiak ez, pertsonak» direla azpimarratu dute.

Migranteen aldeko omenaldi ekitaldia, Pausuko zubian.
Migranteen aldeko omenaldi ekitaldia, Pausuko zubian. MAIALEN ANDRS / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko otsailak 4

Bidasoko mugan azken bi urteotan hil diren migratzaileak gogoratzeko ekitaldi-omenaldia egin diete Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen duen Behobiako zubian. Pausutik atera dira dozena pertsona lelo argigarria zeraman pankarta baten atzetik: «Euskal Herria, harrera herria». Behobiatik atera direnekin elkartu dira zubiaren erdian, errepidearen errei bat moztuz, eta han azaldu dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez migranteen dramak mundu osoan uzten dituen zenbaki izugarriak.

Harrera Sareak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Bidasoa Etorkinekin taldeen ordezkariek jakinarazi dute 46.622 direla 2014tik mundu zabaleko mugetan hildako migranteak. Horietatik erdiak inguru Mediterraneoan desagertzen dira, eta guztien hiru laurden Europan, Afrikan eta bien arteko Mediterraneoan. «Bizitzak irensten dituzte eta identitateak ezabatzen dituzte egunero mugek», esplikatu dute.

«Zuen arrazismoa, gure hildakoak» leloko pankartarekin abiatu dira zubira Hegoaldekoak, eta denak bat zirela Bidasoaren gainean, migranteen aldeko taldeetako ordezkariek auziari neurria emateko jardunarekin segitu dute: «Migrazioaren biktimentzako eta haien familientzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko baliatu nahi dugu egun hau, Tarajaleko sarraskia izan zenetik zazpi urte bete direlako. Gutxienez, hamalau pertsona hil ziren hondartza horretan, eta Europako injustiziaren eta lotsaren sinbolo bilakatu da. Antolatzaileek ozen salatu dute «zigorrik gabe» geratzen direla «bizitza errugabeak akabatzen dituzten krimenak». Estatuek osatutako Europak demokrazia hitza «hustu» egin duela ere erantsi dute. Bilbon ere Tarajal, ez dugu ahantzi manifestua irakurri zuten manifestazio batean, sarraski horren urteurrenean.

Hamar hildako bi urtean

Bidasoa ibaia gurutzatu nahian itota hil zen lehen migrantearen kasuak, Tessfit eritrearrarenak, 2021eko apirilean, asaldatu egin zituen migrazioaren auzia Euskal Herritik urrun zegoela uste zuten asko. Ordutik, beste bederatzi pertsona geratu dira bidean aurre egin ezinik, migrazioaren aurkako politikek heriotzara bultzatu dituztelako: sei Bidasoan itota, eta beste hiru trenak harrapatuta, Ziburun (Lapurdi).

Kamerun, Eritrea, Senegal eta Afrikako beste herrialdeetatik zetozen hildakoen izen-abizenak gogoratu dituzte zubi gaineko omenaldian, «ez direlako zenbakiak, pertsonak baizik». Banan-bana joan dira haien izenak ahoskatzen, eta izenak zeramatzaten kartelak jartzen, zubian. «Izenik gabe» esaten zuen kartel bat ere egon da presente, itotako migrante bat identifikatu gabe lurperatu behar izan zutelako orain hilabete batzuk.

Kultur arloko zenbait aurpegi ezagun egon dira migranteen aldeko ekitaldian, esaterako Joxemari Karrere ipuin kontalaria eta Fermin Muguruza musikaria. «Bidasoa bizitza da, ez heriotza», esan du Muguruzak; «Irungoak garenontzat izugarria da ikustea zer gertatzen ari den Bidasoko mugan». Lastargi batzuk piztu eta minutu bateko isilunearekin amaitu da omenaldi xumea baina sakona. Bitartean, kaioak ibaiaren alde batetik bestera ibili dira, libre.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du
Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian
Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.