Lan eskubideak

Ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote COVID-19 iraunkorra duen langile bati

ELAren aldeko epaia eman du Bilboko Lan Arloko Epaitegiak. Osasun zentro bateko zeladorea da langilea.

Osasun zentro bat, DonostIan, artxiboko argazki batean. MAIALEN ANDRES / FOKU
maddi iztueta olano
2023ko otsailaren 6a
10:57
Entzun

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio osasun zentroko langile bati. ELAk pozez hartu du aldeko epaia, baina prentsa oharrean gogoratu du «langile askori» eragiten diela COVID-19 iraunkorraren gaixotasunak.

Langilea zeladorea da osasun zentro batean. 2020ko martxoan COVID-19ak eragindako infekzio bat izan zuen. Ordutik, COVID-19 iraunkorra du.

Patologia horrek neke kronikoa, zorabioak, ezegonkortasuna, insomnioa, laino mentala eta takikardiak eragiten dizkio langileari, baita narriadura kognitiboa ere. Horrek zuzenean eragiten die arretari eta lan memoriari.

Bestalde, zeladoreak ezkerreko hemiparesia ere badu. Herrenka ibiltzen da, eta orientazio eta indar galera orokorrak ditu.

Horiek hala, epaiak bide ematen dio Bidelagun fundazioari —ELAren lan osasuneko fundazioari— langilearen enpresari kalte ordainak eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.