Lan osasuna

Ilunioni prestazioen %30eko errekargua jartzeko eskatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak

Iazko maiatzean enpresako langile batek izandako istripu baten harira aurkeztu dute eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzari eskatu diote Ilunioni 2.451 euroko isuna jartzeko.

Ilunion enpresako eraikinaren kanpoaldea. @ILUNION / TWITTER
maddi iztueta olano
2023ko otsailaren 6a
12:50
Entzun

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Ilunion enpresari prestazioen %30eko errekargua eska diezaiola galdegin du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak. Izan ere, enpresa horretako segurtasun langile batek lan istripua izan zuen iazko maiatzean, eta gaixoaldian dago ordutik.

Babcock Wilcox multinazionalak Barakaldon zuen instalazio batean izan zen ezbeharra. Langilea eskaileratik behera erori zen, gaueko lanaldian zegoela. Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren arabera, Ilunionek ez zituen prebentzio neurriak bete, eta salatu du ez zegoela «nahikoa argirik» istripua gertatu zen eremuan.

Horiek hala, araua hausteko akta aurkeztu dute Ilunionen aurka, eta Gizarte Segurantzari eskatu diote 2.451 euroko isuna jar diezaiola enpresari.

Istripuaren ostean zenbait neurri hartu zituen Ilunionek, baina, CCOOko lan osasuneko arduradun Alfonso Riosen arabera, «berandu iritsi dira». Bada, Riosek eskatu du arriskuen ebaluazioa egiteko garaian «arreta handiagoa» jartzeko eta prebentzio neurri «hobeak» hartzeko, lan istripurik izan ez dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.