Albistea entzun

Zaldibarko hondamendia

Zaldibarko zabortegia behin betiko zigilatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingi

Arantxa Tapiak gogoan izan ditu Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia amildu zenetik hiru urte bete diren honetan. Justiziarekin elkarlanean aritzeko prest dago Jaurlaritza.

Arantxa Tapia Eusko  Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Maialen Andres/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 7

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Verter Recyclingi exijitu dio behin betiko zigilatu dezala duela hiru urte amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta har ditzala itxi ondorengo kontrol eta jarraipen neurriak. Astelehenean hiru urte bete ziren Eitzagako zabortegia (Zaldibar, Bizkaia) kraskatu eta amildu zenetik: hiru urte, beraz, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran hango langileak hil zirenetik eta ingurumenean eragin larriak eragin zituenetik. Sololuze, Beltran eta haien sendiak gogoan izan ditu Tapiak gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.p>

Ikusi gehiago: Podcasta: 'Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari'

Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak «hasiera-hasieratik» lanak egin zituen desagertutako langileak bilatzeko, bai eta zabortegia egonkortzeko eta ingurumenaren gaineko kalteak prebenitzeko bitartekoak jarri ere. Nabarmendu du gaur egun Zaldibarko zabortegia «egonkortuta eta zigilatuta» dagoela, baina ohartarazi du behin betiko zigilatzea egin gabe dagoela, eta Verterri exijitu dio lan hori egiteko. Tapiak azaldu du Jaurlaritzak egindako ikuskapenetan egiaztatu ahal izan dutela eremuak «egonkorra» izaten jarraitzen duela, baina ez dela behin betiko zigilatze prozesurik hasi, eta, hargatik, itxi ondorengo kontrol eta jarraipen neurriak hartzeko ere galdegin dio enpresari. Jaurlaritzak Fiskaltzari jakinarazi dio enpresak egin gabe dituela zigilatze lanak.

Zaldibarren hondamendia eragin zuen zabortegiaren jabeek Verter Recycling enpresa likidatzeko bidea hartu zuten, eta Jaurlaritzak 28,7 milioi euro eskatzen dizkio enpresari, hondamendiaren ostean egin behar izan ziren lanengatik. Diru hori eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzak erabaki du premiamendu bideari ekitea, diru horren zati handiena berreskuratu ahal izateko.

Tapiak gaineratu du irekitako prozesu judizialak aurrera jarraitzen duela, eta Eusko Jaurlaritza prest dagoela justiziari laguntzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du
Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian
Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.