Albistea entzun

Gipuzkoako esportazioek 10.000 milioi euro gaindituko dituzte aurten

2023a «ziurgabetasun urtea» izango dela aurreikusten du Bazkundeak, baina Gipuzkoako enpresak prest daudela adierazi dute.

Tecnalia enpresaren makina bat, iazko azoka batean.
Tecnalia enpresaren makina bat, iazko azoka batean. Oskar Matxin / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko otsailak 7

Gipuzkoako enpresen esportazioak igoera betean daude 2020tik hona, eta 2023an 10.000 milioi euro baino gehiago izango direla iragarri du Gipuzkoako Bazkundeak. Iaz, zenbaki horretatik oso gertu ibili ziren esportazioak: 9.952 milioi euro, 2021ean baino %24 gehiago. Bazkundeak urtero egiten duen Koiuntura Ekonomikoaren Txosteneko emaitzak dira horiek, gaur Donostiako egoitzan aurkeztu dituztenak. Txostenaren arabera, baikortasunez hasi du Gipuzkoako enpresen gehiengoak 2023. urtea, baina aurrekoa baino zailagoa izango dela uste dute gehienek. Herrialdeko barne produktu gordina %1 eta %1,5 artean handituko dela uste dute —Adegik %0,5 eta %2 arteko hazkundea espero du—.

Gipuzkoako enpresen %18k uste dute beren negozioaren zifra handitu egingo dela aurten; %62k uste dute mantenduko dela, eta %20k, berriz, jaitsiera espero dute —iaz, enpresen %13k espero zuten beherakada—. Hala, 2023. urtea 2022.a baino okerragoa izango dela uste dute Gipuzkoako enpresariek. Bestalde, salgaiak esportatzen dituzten enpresen %39k uste dute esportazioak handituko direla, eta %44k mantentzea espero dute. %17 dira behera egingo dutela uste dutenak —%14 iaz—.

Inbertsioari dagokionez, enpresen %83k uste dute inbertsio maila mantenduko edo handituko dutela, eta %17k uste dute jaitsiko dela. Enpleguaren inguruko aurreikuspenak ere aldatu egin dira aurreko urtearekin alderatuta. 2022 hasieran, enpresen %9k zioten enplegatu gehiago izango zituztela urtean zehar, eta hori %18ra handitu da aurten. Hala ere, plantilla murriztuko zutela ziotenak %8 ziren iaz, eta %14 dira aurten.

Merkatariak dira ezkorrenak

Hala ere, ekonomiako sektore guztien aurreikuspenak ez dira berdinak, eta, beste leku askotan bezala, Gipuzkoan industriako eta eraikuntzako enpresak dira baikorrenak, eta merkatari txikiak eta zerbitzuetako enpresariak, berriz, ezkorrenak. Merkatari txikien %32k uste dute beren negozio bolumena jaitsi egingo dela aurten, eta beste hiru sektoreetan %18koa da adierazle hori. Bestalde, zerbitzuetako enpresen %15k uste dute pertsonala murriztu beharko dutela, eta merkatarietan, berriz, %12k uste dute hori. Industrian %6koa da adierazle hori, eta eraikuntzan, berriz, %1ekoa soilik.

Kezkak ere aldakorrak dira sektorearen arabera. Industrian, energiaren eta lehengaien prezioak dira kezka nagusia (enpresen %83ren kezka), baita lan kostuen igoera ere (%76). Eraikuntzako enpresarien %82 kezkatuta daude eskulan kualifikatuaren faltagatik, eta merkatari txikien eta zerbitzuetako enpresen buruhauste nagusia lan kostuen igoera da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nupes ezkerreko koalizioko diputatuak gobernuaren eta haren errtretaren erreformaren aurkako kartelekin, atzo, Frantziako Asanblean. ©TERESA SUAREZ / EFE

Erretreten erreforma onartuta geratu da, Frantziako Gobernuak zentsura mozioa doi-doi gainditu ostean

Iker Aranburu

Erreforma geratzeko azken saioak huts egin du, baina gehiago ahuldu du Frantziako Gobernuaren kapital politikoa.

Credit Suisseren akzioen azken egunetako bilakaera erakusten duen grafikoa, atzo, Zuricheko burtsan. ©E. L. / EFE

Banku zentralek merkatuak lasaitu dituzte elkarri likidezia ziurtatuz

Imanol Magro Eizmendi

Credit Suissek porrot egin ostean adostu dute akordioa, eta banku gehienek kolpea saihestu dute

Burgen Kingek inoizko moto eskari handiena egin zion iaz. ©Nuuk

Nuuk enpresaren kapitalean sartu da Eusko Jaurlaritza

Aitor Biain

Hiru milioi euroko inbertsioa egin du, Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez.

Budapesten martxan dauden CAFek egindako tranbiak. ©CAF

CAFek 100 milioi euroko bi kontratu erdietsi ditu Hungarian eta Espainian

Aitor Biain

Budapesterako 31 tranbia egingo ditu, eta sei Sevillako Alcala de Guadairarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.