Albistea entzun

Musika

Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira

Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.

Maria Schneider, 2019an, Donostiako Jazzadiaren aurkezpen batean.
Maria Schneider, 2019an, Donostiako Jazzadiaren aurkezpen batean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2023ko otsailak 8 11:51

Gasteizko Jazzaldia iristeko bost hilabete eskas falta direnean, antolatzaileek bertan parte hartuko duten lehenengo bi musikariak iragarri dituzte: Maria Schneider eta Brad Mehldau. Biak ala biak Mendizorrotza kiroldegiko agertokian ariko dira.

Uztailaren 5ean, asteazkenez, Maria Schneider konpositore, pianista eta orkestra zuzendariak (AEB, 1960) Data Lords bere azkeneko diskoa aurkeztuko du Oslo jazz Ensemble taldeak lagunduta. Lan horrekin, zeinak teknologia enpresa handien jarduna kritikatzen duen, bi Grammy sari eskuratu zituen musikariak.

Schneider 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zen musika munduan, eta orduz geroztik bakarkako lanak nahiz kolaborazioak uztartu ditu. Esaterako, David Bowieren azkeneko diskoan (Blackstar) parte hartu zuen. Orain dela hiru urte, Donostiako Jazzaldian izan zen Ensemble Denada taldearekin.

Brad Mehldau pianista (AEB, 1970), berriz, bere belaunaldiko jazz musikaririk ospetsuenetakoa bilakatu da, eta behin baino gehiagotan izan da Euskal Herrian. Gasteizko Jazzaldian, adibidez, Pat Metheny eta Joshua Redmanekin aritutakoa da. Aurten, Larry Granadier kontrabaxu jotzailea eta Jeff Ballard bateria jolea izango ditu oholtzako kide, uztailaren 6an. Jacob's Ladder (2021) du bere azkeneko lana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.