Albistea entzun

Ustelkeria

Haziren txosten batek dio De Miguel kaleratu zitekeela Gorenaren zain egon gabe

Eusko Jaurlaritzaren fundazioko kudeatzailearen txosten batek ohartarazi zuen bazegoela modua Arabako EAJko bigarrena izan zena kaleratzeko, haren zigorra berretsi arte itxaron gabe. Eusko Legebiltzarrera igorri dute agiri hori.

Alfredo De Migue Gasteizkol auzitegira sartzen, 2018an.
Alfredo De Migue Gasteizkol auzitegira sartzen, 2018an. JAIZKI FONTANEDA / FOIKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko otsailak 9

Hazik ezin zuela Alfredo de Miguel kaleratu Espainiako Auzitegi Gorenak haren zigorra berretsi arte. Horixe izan da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren azalpena De Miguel zegokion lanpostuan uzteko, eta, are, hark mailaz igotzeko izan duen aukera azaltzeko. Bada, Hazi fundazioko kudeatzailearen txosten batek gezurtatu egin du gobernuaren argudio hori. Eusko Legebiltzarrera igorri duten agiri horretan, kudeatzaileak jaso zuen 2021eko hondarrean, bazela bide bat De Miguel kaleratzeko, haren aurkako epaia zela eta. Fundazioaren zigor kodean zuen oinarria kaleratze posible horrek, baina Jaurlaritzak ez zuen bide hori aktibatu.

Azken urteetan, De Miguelek bere lanpostuari eutsi zion, eta mailaz igo zen, gainera. Haren soldata 39.000 eurotik 57.000 eurora igo zen, eta,EAEko erakundeen ordezkari gisa aritu zen ekitaldiren batean. 2010eko martxoan atxilotu zuten EAJko bigarren agintaria zena Araban, eta berehala kargugabetu zuen EAJk. Hazin zuen lanpostuari eutsi egin zion, ordea, 2019ko haren aurkako lehen epaia gertatuta ere. Jaurlaritzak azaldu zuen ezin zuela kaleratu Espainiako Auzitegi Gorenaren epai hori berretsi arte.

«Falta oso larria»

2023ko urtarrilaren 10ean gertatu da hori, aurreko hilean, eta, ordu arte, De Miguelek Hazin jarraitu du, nahiz eta hamabi urteko espetxe zigorra jasotzen zuen epaiak. Oraindik ez dakite noiz sartuko den kartzelara. Edonola ere, Hazik txosten juridiko bat egina zuen, kaleratze batek izan zezakeen bide judiziala aztertzeko.

Haziko buruak azpimarratu zuen fundazioaren lan itunean jasotzen dela «urraketa oso larri» gisa kondenatua izatea lapurretagatik, beste hainbat delituen artean, baita haiek enpresatik kanpo eginda ere, espetxe zigorra sei urtetik gorakoa bada. Eta ez duela zertan epai egonkorra izan. De Miguelen epaiak bi baldintza horiek betetzen zituen, eta, beraz, kaleratzea aktiba zitekeen, lan itunak jasotakoari jarraikiz.

Haziko kudeatzailearen txostenak islatzen du, dena den, kaleratze horrek, urraketa oso larria egiteagatik, bide judizial bat zabalduko zuela, seguruenera, eta kaleratzea baliogabetzeko arriskua ere eragingo zuela etorkizuneko epaietan. Edonola ere, sei urteko espetxe zigorra baino handiagoa izanda, fundazioaren barne zigorren aukeren artean, «arrazoizkotzat» jotzen du kaleratzearen alde egitea.

EH Bilduren salaketa

«Urte hauetan guztietan, Eusko Jaurlaritzak beti esan du De Miguel bere lanpostuan utzi baizik ezin zuela egin, ezin zuela neurririk hartu, esaterako kaleratu, zigorra egonkor izan arte», esan du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak. Estarronaren arabera, «Urkullu jaunak, Zupiria jaunak, Tapia andereak, gobernu osoak oposizioko ordezkariei bakarrik ez, euskal herritar guztiei esan die gezurra, gizarte osoari».

Koalizio abertzaleko ordezkariak erantsi du Jaurlaritza «harrotasunez» aritzen dela «ustezko eredugarritasunaz» ustelkeria aipatzen denean, baina «bakarrik» hori dela: «ustezkoa». Estarronak gogoratu du Gasteizko gobernuak aste honetan bertan «blokeatu» duela «berriro» EH Bilduk ustelkeriaren bulego bat sortzeko eginiko lege proposamena.

«Urkulluri exijitu behar zaion gutxienekoa da azalpen bat euskal gizarte osoarentzat», segitu du Estarronak: «Azaldu behar du zergatik egin dion uko De Miguelen aurka egiteari, bere gobernuak egindako txosten juridiko baten irizpidea alboratuz; azaldu behar du zergatik ez diguten aurreztu guztioi De Miguelen soldata pagatzen jarraitu behar izatearen lotsa».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Gorrotxategi EP-IUko legebiltzarkidea, atzo, Eusko Legebiltzarreko eztabaidan. ©RAUL BOGAJO/ FOKU

Erabakitzeko eskubideari eta errepublikari bide emateko eskatu dute

Edurne Begiristain

Espainiako Konstituzioa erreformatzea galdegin dute EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk Eusko Legebiltzarrean. Gure Esku-k dio «norabide egokian egindako urratsa» dela
 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Euskal Herria asimilazio prozesu betean dago»

Gotzon Hermosilla

Aurten ere Gernikan egingo ditu Jardunek Aberri Eguneko ekitaldiak. Haien ustez, «Euskal Herriak pairatzen dituen zapalkuntza guztiak gainditzeko» beharrezkoa da «proposamen politiko bat» eraikitzea.
EAren XIII. Batzar Nazionala, iazko otsailean. ©Raul Bogajo / Foku

Epaitegiak ontzat jo ditu EAk iazko otsaileko kongresuan hartutako erabakiak

Iosu Alberdi

Bozketak telematikoki egin izana babestu du. Estatutu berria, proposamen politikoa eta idazkari nagusia hautatu zituzten biltzarrean.

Jose Mari Gorroño Gernikako alkatea, iazko sari banaketan ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Egiaren Batzordeek eta Txernobylgo adingabeekin lanean dabiltzan elkarteek jaso dituzte Gernika sariak

Berria

Argentinako, Hegoafrikako, Ekialdeko Timorko eta Kolonbiako Egiaren Batzordeen lana hartu dute aintzat alde batetik, eta Txernoylgo adingabeekin lanean ari diren euskal elkarteena bestetik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...