Memoria

Artolazabalek esan du Jaurlaritzak «ez duela etsiko» 1936ko gerran hildako gudari guztiak identifikatu arte

Gogora institutuak antolatutako ekitaldi batean, 1937ko udaberrian hildako sei gudari eta milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte beren familiek.

jarraia224239.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2023ko otsailaren 11
16:15
Entzun

1936ko gerraren ondorioz hildako sei borrokalariren gorpuzkiak jaso dituzte gaur beren familiek, Gogora institutuak Bilbon antolaturiko ekitaldi batean. Zehazki, borrokalari hauenak dira gorpuzki horiek: Patxi Jaka Bikandi, Jose Martin Arrieta Ikaran, Martín Fabo Colera, Ramón Crespo Ortiz, Fernando Lahera Urrutia, eta Inazio Lopetegi Oliden. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko buru Beatriz Artolazabalek nabarmendu du, halere, asko falta dela egiteko, eta zehaztu du «ez dutela etsiko» artean aurkitu gabe diren gudari hilak identifikatu arte.

Gudan zendutakoei omenaldia egiteko ere baliatu dute ekitaldia. Besteak beste, Artolazabalek gogoratu du hildako gudari horiek «konpromiso handia» erakutsi zutela «askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde». Horregatik, sailburuak nabarmendu du gaur egun ezbairik gabe «zor» zaiela haiek «gogoraraztea, ohoratzea eta haien memoria eta duintasuna aldarrikatzea». Halaber, gudan hil ez arren errepresioa jasan zuten emakumeak oroitu ditu Artolazabalek. Azpimarratu du andre horiek ere pairatu zituztela «errepresioa, gosea eta umiliazioa».

Gaurkoa izan da Beatriz Artolazabalek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa eginiko azken ekitaldia. Eskerrak eman dizkie, batik bat, 1936ko biktimen senideei. «Asko ikasi dut zuen eskuzabaltasunetik. Giza eskubideen urraketa bidegabeen biktima guztiok transmititu didazue gorrotorik gabe bizitzen ikasteko lezioa»

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.