Lurrikarak Ekialde Hurbilean
Lurrikarek eragindako kurduei laguntzeko eskatu du Itziar Ituño aktoreak
Ilargi Gorri Kurdua elkarteari ekarpenak egiteko eskatu du, laguntza jaso ez duten lekuetara heldu dadin.
Laguntza esker natorkizue». Itziar Ituño aktorearen hitzak dira. Partekatu duen bideo batean, joan den astean Ekialde Hurbilean izan ziren lurrikaren ondorioz kaltetuak laguntzeko grabatu du hura. Zehazki, kurduak laguntzeko: «Nazioarteko laguntza ailegatzen ari da, baina ez da nahikoa. Zona batzuetara bakarrik [iritsi da], baina beste batzuetara, ez». Turkian, AKP Justizia eta Garapenerako Alderdiak kudeatutako lurretan lehen egunetan heldu zen laguntza; ez, ordea, Kurdistanera eta oposizioak kudeatutako eremuetara. Ankararen arabera, «oso zaila» da zenbait ingurutara iristea.
Horiek horrela, Ilargi Gorri Kurdua elkarteari ekarpenak egiteko eskatu du horretarako, eremu horietara ere laguntza heldu dadin. Lurrikaren ondorioz hildakoen zenbaketa ofiziala 34.000ra heldu da, baina NBE Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi zuen asteburuan 50.000ra iritsiko dela. «Jendeak harrapatuta jarraitzen du. Premiazkoa da, oso larria da egoera», esan du Ituñok. «Mesedez, laguntzeko eskatzen dizuet».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.