Kurdistan

Kurdu talde batek Europako Parlamentuko saioa eten du, Ocalan askatu dezatela eskatzeko

Parlamentuko osoko bilkura bertan behera utzi dute, eta diputatuak atera egin dituzte.

Ekintzaileak, parlamentuko balkoitik zintzilik, gaur, Strasburgon. CLARA PONSATI
2023ko otsailaren 15a
15:52
Entzun

Europako Parlamentuko osoko bilkura eten dute gaur arratsaldean, Abdullah Ocalan kurduen askapen mugimenduko buruzagiaren askapena eskatzeko. Gaur, 25 urte egin ditu Kurdistango Langileen Alderdiko buruak Turkiako espetxe batean.

Karbono isurketarik gabeko aroko plan industriala eztabaidatzen ari ziren parlamentuan, Estrasburgon (Frantzia). Gonbidatuen balkoi batetik «Ocalan askatu» oihuak entzun dira orduan. 25 bat ekintzailek buruzagi kurduaren irudia zuten banderak erakutsi dituzte. Ganberako segurtasun zerbitzuak haiek kanporatzera joan direnean,batzuk balkoiko hesitik zintzilikatu dira. «Eroriko da!», esan du, larriturik, diputatu batek. Oharrak jaurti dituzte ordezkarien solairura.

Saioa eten dute, eta diputatuak aterarazi dituzte.

Joan zen asteazkenean, beste protesta bat egin zuten parlamentuaren aurreko plazan.

25 urte uhartean

Imraliko segurtasun goreneko espetxe-uhartean daukate preso Ocalan.

Turkiako zerbitzu sekretuek bahitu zuten, duela 25 urte, Nairobin. Hegoafrikak asilo politikoa eman zion, eta hara joateko prestatzen ari zela bahitu zuten.

Apirilaren 4an 74 urte beteko ditu buruzagiak, eta jarraitzaileak kezkaturik daude haren osasunaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.