Albistea entzun

Eraikuntza

Etxebizitza salmenta %7,4 handitu zen 2022an, Hegoaldean

Etxe babestuen kopurua %14,4 hazi da, baina ez dira hamarretik bat ere.

Joxean Apeztegia Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko otsailak 17 12:25

Inflazio handiak ez du gerarazi etxebizitzen merkatua. INEren behin-behineko datuen arabera, iaz 30.330 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino 2.097 gehiago (+%7,4).

Kopururik handiena da 2007. urteaz geroztik, baina ordutik hona aldaketa handiak izan dira etxebizitzen merkatuan. Urte hartan —eraikuntzaren boom-a amaitzen ari zela— saldutako 35.732 etxebizitzetatik %47,1 izan ziren berriak. Iaz, berriz, %19,8 izan ziren. Edonola ere, iazko datuak erakusten du motel bada ere hazten ari dela etxebizitza berrien eraikuntza, 2020an %18,8 izan baitziren.

Etxebizitzen eraikuntzan alde handia dago lurralde batetik bestera. Horrela, Nafarroan iaz saldutako etxebizitzen %32,7 izan ziren berriak, baina %13,6 baizik ez Gipuzkoan. Tartean daude Araba (%18,7) eta Bizkaia (%17).

Babestuen afera

Aldea dago etxebizitza babestuen kopuruan ere. Hego Euskal Herrian %9,7 izan ziren iaz, baina askoz gehiago dira Araban (%16,6) eta Nafarroan (%12,3), Bizkaiarekin (%8,4) eta Gipuzkoarekin (%%6,2) alderatuz gero.

Edonola ere, 2022an etxebizitza babestuen salmentaren gorakadak (+%14,4) bikoiztu egin du merkatu librekoena (+%6,7).

Azken urteetan, eraikuntza enpresak kexu dira etxe babestuen prezioa apalegia dela eta horregatik behar baino gutxiago eraikitzen direla. «Legez, etxe berrien %75ek babestuak izan behar dute, baina horien prezioa hamabi urtez izoztuta egon da. Norbaitek uste al du hamabi urtean kostuak ez direla igo? Langileek soldata bera izan al dute? Ez, urtero igo dira. Babestuen prezioa igotzen ez bada, libreekin bakarrik posible al da gainkostuei eustea? Ez, horregatik ez dira egiten», azaldu du Iñaki Urresti Ascobi Bizkaiko eraikuntza enpresen elkarteko buruak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Eusko Jaurlaritzako langile publikoak Lakuako eraikinean sartzen. ©Raul Bogajo / Foku

Langile publikoen soldatak %0,5eraino igoko dira urrian

Iker Aranburu

Urte amaieran beste emendatze bat izan dezakete, baldin eta Espainiako BPGak %2,1eko hazkundea gainditzen badu.

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, eurotaldearen bilera baten hasieran, irailean, Santiagon (Galizia). ©XOAN REY / EFE

Kaxoitik atera dira guraizeak

Iker Aranburu

Frantziako eta Espainiako gobernuek kendu egingo dituzte inflazioari aurre egiteko indarrean jarritako laguntza gehienak, defizitaren aurkako borrokari berriro heltzeko

Gasolindegi bateko langile bat, erregaien prezioak aldatzen ©Sergio Orduñez( Efe)

Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz

Jokin Sagarzazu

Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Hidrogenoa beti izango da argindarra baino askoz garestiagoa»

Imanol Magro Eizmendi

Cebonek argi du argindarra dela errepide bidezko garraio astuna deskarbonizatzeko bidea, eta horretarako errepideak elektrifikatu behar direla. Uste du baztertu egin behar direla uste erregai sintetikoak eta hidrogenoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...