LAN ISTRIPUAK

Langile bat hil da Arrigorriagan, objektu astun batek jota

Atzo eguerdian izan zen istripua, Arrigorriagako (Bizkaia) Conformados Facme enpresan, eta gauean hil zen Gurutzetako ospitalean.

Lan heriotza bat salatzeko elkarretatzea. MARISOL RAMIREZ (FOKU)
inaut matauko rada
2023ko otsailaren 22a
14:07
Entzun

Atzo gauean langile bat hil zen Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), eguerdian lan istripu larri bat izan ostean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak argitaratutako informazioaren arabera,15:00ak pasatxo objektu astun batek bularrean jo zuen gizonezkoa, eta horregatik eraman zuten ospitalera. El Correo hedabideak adierazi duenaren arabera, istripuaren zergatiak ikertzen ari dira oraindik.

Arrigorriagako Txako industrialdeko Conformados Facme enpresan egiten zuen lan, eta haren lankideek bi eguneko greba antolatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.