Albistea entzun

Zinema

‘20.000 especies de abejas’ Berlinaleko lehian erakutsi du Estibaliz Urresolak

Zinema jaialdiaren 73. aldiko sari ofizialetako bat irabazteko hemeretzi hautagaien artean dago euskal zinemagilearen filma. Larunbatean jakinaraziko dituzte saridunak.

Estibaliz Urresola (erdian), Valerie Delpierre eta Lara Izagirre ekoizleekin, Berlinen.
Estibaliz Urresola (erdian), Valerie Delpierre eta Lara Izagirre ekoizleekin, Berlinen. CLEMENS BILAN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 22

Euskara entzun ahal izan da gaur Berlinale Palasten. Hain zuzen ere, Estibaliz Urresola Solaguren (Laudio, Araba, 1984) zinemagileak bertan estreinatu du 20.000 especies de abejas filma, Berlingo zinema jaialdiaren 73. aldiko lehia ofizialaren barruan. Filmak euskara eta gaztelera erabiltzen ditu, eta euskal musika, Lourdes Iriondo tartean. Sexu aniztasunaren aldarria egiten du lanak, haurren errealitateak ardatz hartuta. «Zinematik abiatuta, nire lanbidetik, ekarpen bat egin nahi nuen, itxuraz elkarrengandik oso urruti dauden jarrerak gerturatze aldera», adierazi du zuzendariak, prentsarako emanaldiaren ondotik. Lehen aldia da euskal zinemagile batek Berlinaleko Sail Ofizialean bere lehen filma erakusten duena; eta zinema jaialdiko hartzetako bat sari gisa eramateko hemeretzi hautagaien artean dago Urresolaren lana.

Narrazioko protagonista haur bat da (Sofia Oterok interpretatu du haren rola), eta haren barne bizitza eta familia, eskola eta gizarte ingurunea erretratatu ditu zuzendari arabarrak. Ez da eroso sentitzen Aitor izenarekin, ez eta Coco izen neutralarekin deitzen diotenean ere. Haren gurasoek jarrera diferenteak dituzte horren gainean: amak (Patricia Lopez Arnaiz) aniztasunerako eskubidea onartzearen aldeko iritzia agertzen du, eta aitak (Martxelo Rubio), berriz, goizegi deritzo 8 urteko haurrak barruan duenari, Luciari, bide emateko. Haiekin batera, elkarrengandik «urrun» egon litezkeen beste jarrera batzuk ere agertzen dituzte pertsonaiek, hala nola elizara joan ohi den amonak (Itziar Lazkano) eta erlezaina den izebak (Ane Gabarain). Guztiek haurren transexualitatearen inguruko ikuspegi ezberdinak erakutsiko dizkiote ikusleari, betiere harenganako maitasuna erdigunean dela. Urresolaren ustez, zinema «askotariko errealitateak gerturatzeko tresna bat» izan daiteke.

Zuzendariarekin batera, filmeko lantaldeko hainbat kide izan dira Berlinen gaurko estreinaldian, tartean Otero, Lopez Arnaiz, Gabarain, Lazkano eta Sara Cozar aktoreak, eta Lara Izagirre zein Valerie Delpierre ekoizleak.

'Cuerdas'-en ondotik

Zuzendariaren aurreko lana, Cuerdas laburra, Cannesko jaialdian estreinatu zuen Urresolak —Urrezko Erraila saria lortu zuen—. Muskizko (Bizkaia) Petronorren lantegia oinarri hartuta, enpresaren boterea eta eragindako osasun kalteak azaleratu zituen lanak, eta Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean ere erakutsi zuen.

Lan berriak saririk ekarriko ote dion larunbatean argituko du Kristen Stewart buru duen epaimahaiak. 20.000 especies de abejas apirilaren bukaeran helduko da zinema areto komertzialetara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehundik gora begirada

Uxue Rey

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat
Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean
Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

Postal bat desertuan lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.