Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ainhoa Barbarin Iurrebaso Urretxuko (Gipuzkoa) preso ohiak espetxera itzuli behar izan du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta hirugarren gradua atzera bota duela eta. Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelara bueltatu da. Barbarin hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, kartzelako tratamendu batzordeak erabakita. 21 urte daramatza preso, eta 2021eko apirilean Picassenteko espetxetik (Valentzia) Zaballako espetxera (Araba) hurbildu zuten. Datorren urtean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
EUSKAL PRESOAK
Ainhoa Barbarin espetxera itzularazi dute
Hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, baina, fiskaltzaren helegitea aintzat hartuta, kartzelara itzularazi dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu