EAJren Aguraingo batzokian pintaketak egin dituzte

EAJk «iraganeko garaietara» itzuli nahi izatea egotzi die egileei.

Aguraingo batzokia. EAJ
2023ko otsailaren 24a
12:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Aguraingo (Araba) batzokian egindako pintadak «gaitzetsi» ditu EAJren Araba Buru Batzarrak. Ustelak! EAJ gazteon etsaiaketa Euskal Negozioaren Alderdia (hori, gazteleraz) idatzi dute bertako paretan. EAJk azaldu du «iraganeko garaietara itzuli nahi duten batzuen ahultasun politikoa» erakusten du ekintzak, eta haien «jokabide onartezin eta gaitzesgarria» kritikatu du.

EAJk azaldu du halako ekintzak lekuz kanpo daudela, eta ez dutela laguntzen bizikidetzan. Kontrara, «giro garratza eta gatazka elikatzea» leporatu die egileei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.