Albistea entzun

Memoria historikoa

Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte

Aranzadik Jakan aurkitu ditu 1938ko otsailaren 7an fusilatutako galdakoztarraren gorpuzkiak.

Pedro Asuaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak, Jakan.
Pedro Asuaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak, Jakan. Galdakaoko Udala Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko otsailak 25

Galdakaoko miliziano baten gorpuzkiak lurpetik atera dituzte gaur, Jakako (Espainia) hilerriko hobi batetik. Dokumentazio historikoa baliatuz aurkitu eta berreskuratu dituzte Pedro Asua Zubiaurren gorpuzkiak. Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen gerra garaian Asua, eta 1938ko otsailaren 7an fusilatu zuten, Jakan, Gerra Kontseilu batek heriotza zigorra ezarri ondoren.

Galdakaoko alkate Iñigo Hernando, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko ordezkariak eta Jakako udalbatzako kideak hilerrira bertaratu dira goizean, Aranzadik lurpetik ateratzeko egindako lanen jarraipena egiteko. Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik ateratzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren eta Aranzadi zientzia elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan egiten dira, biktimaren familiaren eta Galdakaoko Udalaren ekimenez.

Udalak, Pedro Asuaren familiak eskatuta, Ander Aperribai historialariaren zerbitzuak kontratatu zituen haren heriotzaren nondik norakoak ikertzeko, eta horri esker jakin ahal izan dute non lurperatu zuten, eta, ondorioz, haren gorpuzkiak berreskuratu dituzte. Udalak esan du Galdakao Gogora talde momorialistaren laguntza izan duela Asua aurkitzeko egindako bide osoan zehar. Iaz, urriaren 13an eta 14an, Aranzadik aldez aurreko prospekzio lanak egin zituen tokian bertan, eta, azkenean, lurpetik ateratzea ahalbidetu dute.

Gorpuzkiak Pedro Asuarenak direla baieztatu dute, eta, beraz, Aranzadik Asuaren familiaren esku utziko ditu. Galdakaoko Elexaldeko hilerriaren ondoan martxoaren 19ko eguerdian egingo den ekitaldi publiko batean izango da hori.

Heriotza zigorra

Pedro Asua Zubiaur (Galdakao, 1916 - Jaka, 1938) Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen. Atxilotu zutenean, Langileen Batailoietan derrigorrezko lanak egitera behartu zuten, lehenik Asturiasen eta, ondoren, Jakan. Haren zoriak txarrera egin zuen, ordea, modu dramatikoan. Salaketa batzuen ondorioz, Gerra Kontseilu batek epaitu eta heriotza zigorra ezarri zion, eta Jakan fusilatu zuten, 1938ko otsailaren 7an.

Jakako hilerriko hobi batean fusilatu eta hainbat pertsona lurperatu izanaren inguruabarrak jasotzen ditu Esteban C. Gomezen El eco de las descargas. Adiós a la esperanza republicana liburuak (Tiroen oihartzuna. Agur esperantza errepublikanoari).

Elexaldeko (Galdakao) Aldatze baserrian jaio zen Asua. Gerra piztu zenean, 20 urte zituela, postari lanpostu bat lortzeko ikasten ari zen. Milizianoa eta haren bi arreba txikiak umezurtzak ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.