Albistea entzun

Aurora polarrak Europa erdialdean ikusi dira aste honetan

Ezohiko baldintza batzuei esker, normalean baino hegoalderago ikusi dituzte. Zenbait hegaldik bidea aldatu dute bidaiariek ikusi zitzaten.

Herritar talde bat, herenegun, Danimarkan aurora polarrak ikusten. /
Herritar talde bat, herenegun, Danimarkan aurora polarrak ikusten. / MADS CLAUS RASMUSSEN/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko martxoak 2 09:49

Aurora polarrak ezohiko ikuskizuna dira bere horretan, hitzez egin daitekeen edozein azalpen gainditzen duen argi ikustaldi bat. «Poloetan gertatu ohi den luminiszentzia itxurako fenomeno bat da, eta Eguzkitik datorren partikula sorta bat (eguzki haizea) lur magnetosferaren hego edo ipar poloekin kontaktuan sartzen denean sortzen da: argi lausoa izaten da», dio euskarazko Wikipediak. Hori gertatzen denean argi koloretsu sorta batek janzten du zerua. Normalean ikuskizun hori poloetan daudenen eskura egoten da soilik; Europan, Suedian eta Finlandian batik bat. Baina aste honetan ipar polotik urrun dauden zenbait herrialdetan ahoa bete hortz geratu dira asko eta asko. Europa erdialdean izan baitira ikusgai aurora polarrak. Besteak beste, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Herbehereetan, batik bat igande eta astelehen gauean.

Zenbait pertsona aurora polarrez gozatzen, astelehenean, Ipar Zeelandan, Danimarkan. Mads Claus Rasmussen, EFE

Adituek jakinarazi dutenez, baldintza meteorologiko jakin batzuei esker ikusi ahal izan dira aurorak hegoalderago. Belgikan azken aldiz duela hamabost urte ikusi ahal izan zituzten. Stephane Nedeljkovitx eguraldian adituak RTBF irratian azaldu duenez, eguzki energia gehiago behar dute herrialde horretan ikusgai izateko.

Aurorak, hegazkin batetik

Izan da, baina, ikuskizunaz ezohiko beste toki batetik gozatu duenik ere aste honetan. Europa iparraldeko zenbait hegaldik euren ibilbideak aldatu dituzte bidaiariek aurorak ikusi ahal izan ditzaten. Hala egin zuen Reykjavik eta Manchester arteko EasyJet 1806 hegaldiko pilotuak. Gainera, zenbait bidaiarik sare sozialetan azaldu dutenez, 360º graduko itzuli bat egin zuen hegazkinak alde bietako bidaiariek ikusi ahal izan zezaten. Ross Stickak gaineratu du pilotuak argi guztiak itzaldu zituela hobeto ikusi ahal izateko. «Guztiak hunkituta ginen, batzuek sekula ikusi gabeak zituzten aurora polarrak. Bi aldiz ikusi ahal izan genituen eta esperientzia liluragarria da», adierazi zion CNN kateari. EasyJet konpainiak adierazi du maniobra hori kontrolpean egin zuela pilotuak uneoro, eta gustu handiz egin dutela.

Kuusamo (Finlandia) eta Helsinki lotu dituen Finnair AY488 hegaldiko bidaiariek ere gozatu zuten ikuskizunaz:

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
Nahia Sillero eta Sua Enparantza. ©EITB

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.