Santi Cocaren heriotzaren epaiketa bertan behera utzi dute, akusatuetako batek ihes egiteagatik

Coca hiltzea leporatuta, sei lagun daude akusatuta. 2019an gertatu zen erasoa, Donostiako dantzaleku batean.

Donostiako Klub Nautikoa, erasoa gertatu zen lekua. GORKA RUBIO / FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko martxoaren 2a
13:28
Entzun

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bertan behera utzi du Santi Cocaren heriotzagatik bihar egitekoa zen epaiketa. Coca hiltzea leporatuta, sei lagun daude akusatuta; horietako bat non dagoen ez dakite. Bai fiskaltzak eta baita hildakoaren familiak ere eskatu zuten neurri hori hartzeko, eta epaileak hala egin du: «Erabaki logiko, proportzional eta gomendagarria da atzeratzeko eskaera onartzea».

Auzitegiak pertsona hori bilatzeko eta atxilotzeko agindu du. Izan ere, behin-behinean aske egoteko ezarri zizkioten baldintzetako bat izan zen aldian-aldian epaitegietara joan behar zuela, baina baldintza hori betetzeari utzi zion.

2019an hil zen Coca, Donostiako dantzaleku batean egin zioten eraso baten ondorioz. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hogei urteko kartzela zigorra eskatzen dute sei akusatuendako, hilketa egotzita. Udalbatzak, berriz, hamabost urte eskatzen ditu bost akusaturendako eta hogei seigarrenarendako. 2020an, epaiketa egin bitartean behin-behinean aske utzi zituzten seiak, zenbait neurri ezarrita. Horietako batek, baina, ez zituen errespetatu baldintzak, eta kartzelara eraman zuten. Bi urte beranduago, baldintzapean aske gelditu zen, eta orain ez dakite non dagoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.