Pintaketak egin dituzte emakume aitzindarien Iruñeko muralean

47 emakumeren irudiz osatutako mural bat da 'Aitzindarien bidea'. Iruñeko Lezkairu auzoan dago.

Julen Otaegi Leonet.
2023ko martxoaren 2a
19:52
Entzun

Iruñean, Lezkairu auzora jaisteko bideetako batean, 150 metroko pareta margotu zuten iaz Variopintas taldeko emakume artistek: Aitzindarien bidea. Mundu osoko eta hainbat garaitako 47 emakume aitzindari irudikatu zituzten bertan, bakoitza bere jardunekoa. Honela margotu zuten. Urtebete pasa igaro da lanean hasi zirenetik; ia urtebete martxoaren 8an estreinatu zutenetik. Orain, pintaketak agertu dira muralean.

Variopintas taldeko artista bat ohartu zen, joan den urtarrilaren hondarrean, muralean bazirela pintaketa batzuk. Zuriguneetan agertu ziren, behintzat. Udalaren kontratuz egin zuten murala, eta, abisua eman ostean, pintaketa horiek konponduko zituztela esan zieten artistei. Bien bitartean, ordea, okerrera egin du hormaren itxurak: gaur arratsaldean, are pintaketa gehiago agertu dira, eta guztiz zapuztu dute 47 emakume aitzindarien artelana —bideoan, ikusgai hormaren egoera—. «Sinbolizatzen duenarekiko errespetu faltatzat» jo du Gabriela Barrio Variopintas taldeko artistak.

Teresa Catalan musikagile eta konpositore iruindarra Aintzindarien bidean bertan dago margotuta. Haren mezua jaso du Variopintasek; «indarra» bidali die Catalanek.

Honako hauek dira urtarrilean agertu ziren pintaketak.

Variopintas

Variopintas

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.