Lan istripuak

Langile bat hil da Baionako tailer batean, altuera batetik erorita

Istripua ostiralean izan zen, eta beste behargin bat zauri zen. Aurten, hamar langile hil dira lanean. 

Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat. MARISOL RAMIREZ (FOKU)
jokin sagarzazu
2023ko martxoaren 4a
21:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako tailer bateko bi langilek istripua izan zuten ostiralean: langileetako bat hil egin da eta bestea zauritu. Hildakoak 50 urte inguru zituen. Sindikatuen zenbaketaren arabera, urte hasi zenetik Euskal Herrian hamar pertsona hil dira lanean ari zirenean.

Poliziak azaldu duenez, ezbeharra Lapurdiko hiriburuko Seque auzoko autoentzako tailer batean gertatu zen. Lehen ikerketen arabera, langileak pintura kabina prefabrikatu batetik erori ziren.

Zauritutako behargina Baionako ospitalean artatu zuten, eta bere bizitza ez dago arriskuan. Poliziak zehaztu beharko du istripua segurtasun jarraibideak ez betetzearekin lotuta dagoen. Lan Ikuskaritza ere gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.