Atletismoa

Lilatoian 6.000 emakumek baino gehiagok hartu dute parte

Inoizko parte hartzerik handiena izan da. Nerea Egia izan da 33. aldiaren irabazlea. 

Lilatoiko parte hartzaile batzuk, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2023ko martxoaren 5a
13:22
Entzun

Giro bikaina lagun, 6.000 emakumek baino gehiagok bete dute Donostiako Bulebarra. Lilatoiaren 33. aldia egin dute gaur, eta inoiz baino korrikalari gehiago elkartu dira Atletico San Sebastian kirol klubak antolatutako lasterketan; iaz, adibidez, 5.000 lagunek hartu zuten parte.

Lilatoia jai giroan ospatzen da, baina badago lehiarako tartea ere. Hor Nerea Egia donostiarra izan da garaile; herri lasterketetako ohiko lasterkaria da Egia, eta ohi bezain ondo aritu da.

Dena den, lasterketa ez da eguneko ekitaldi bakarra izan. Horren aurretik, goizeko 09:30ak pasatxo zirela, zumba eginez egin dute beroketa parte hartzaileek. Esku bizikletako modalitatean eta korrika egin da lasterketa, eta sari banaketa, berriz, Donostiako udaletxean egin dute, 11:30 aldera. Azkenik, aurten Lila Poteoa delakoa berreskuratu dute: Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili dira, trikitilariak lagun.

Orotara, 250 lagun inguru aritu dira boluntario gisa lasterketa ospatu zedin. Haiei eskerrak eman dizkio Atletico San Sebastianek.

Ikusi gehiago:«Lilatoiak lasterketa izena du, baina ez da lasterketa bat»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.