Etxebizitza

Etxebizitzen konpentsazio legeak ez du arriskurik

«Lobbyek eta jabe handien taldeek hainbat helegite jarri zituzten bizitegien konpentsazio legearen aurka». Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu helegite guztiak.

Aldaren ekintza Airbnb plataformaren kontra, artxiboko argazkian. BOB EDME
Garazi Aduriz Zuñeda.
2023ko martxoaren 6a
15:01
Entzun

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu konpentsazio legearen aurkako helegite guztiak. «Erabakiak gibelera bultzatzen ditu lobby eta jabe handien taldeak, Airbnb abokatuaren laguntzarekin hainbat helegite jarri baitzituzten», adierazi du Aldak, gaur argitaratu agiri batean.

Iazko martxoan bozkatu zuen Euskal Hirigune Elkargoak legea, eta, joan den asteazkenean sartu zen indarrean, martxoaren 1ean. Turismorako etxebizitzak mugatzea da helburua: turismorako bizitegi bat erabili nahi bada, bestelako lokal bat bizitegi bilakatu beharko da. Aldak atera agirian, erraten du legeak «ia ezinezko» bilakatzen duela eginbehar hori, bide beretik espekulatzeko aukera etenez. Ipar Euskal Herriko tentsio handiko eremuko 24 herrietan aplikatzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.