Albistea entzun

ZUBIETAKO ERRAUSTEGIA

Jaurlaritzak kutsatutako urak Zurriolara isurtzeko baimena behin-behinean baliogabetu dio GHKri, GuraSOSen arabera

Plataformak adierazi duenez, errekurtso bat aurkeztu zion Tapiaren sailari, eta, hilabeteko epean erantzunik izan ez denez, «baiespen isiltasun» gisa interpreta liteke.

GuraSOSeko kideak, abenduan, erraustegiaren inguruan Legebilzarrean egin zuten agerraldi batean.
GuraSOSeko kideak, abenduan, erraustegiaren inguruan Legebilzarrean egin zuten agerraldi batean. RAUL BOGAJO/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 6 10:06

GHK-k dioxina eta metal astunak dituzten urak Zurriolara isurtzeko baimena bertan behera geratu da oraingz. Izan ere, ingurumen baimen horri errekurtsoa aurkeztu zion GuraSOSek, eta, horrekin batera, eskatu zuen ebazpen horren efektuak kautelaz eteteko, Jaurlaritzak errekurtsoa onartu edo ezeztatu arte. Baimen hori eteteko eskaeraren gainean hilabetean Jaurlaritzak erantzunik eman ez duenez, automatikoki baliogabetuko dira ebazpenaren ondorioak oraingoz.

Hain zuzen, azaroan eskatu zion Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena Uraren Euskal Agentziari, Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara isurtzen diren urak ponpatu eta saneamendu sistemarekin konektatzeko, Añarbeko hodi biltzailearen bidez. Loiolako Hondakin Uren Araztegitik igaroko litzateke ur hori lehenengo. Hala ere, GuraSOSek momentu hartan jada ohartarazi zuen araztegi horretan ezarritako sistema ez zela egokia elementu horiek uretatik kentzeko. Horrez gain, gaur kaleratu duten komunikatu batean azaldu dute Jaurlaritzak baimen hori emateko, Añarbeko mankomunitateak txosten bat osatu beharko lukeela bere oniritzia emanez —derrigorrezkoa eta bete beharrekoa da baldintza hori—, eta Tapiaren sailak txosten hori gabe eman diola baimena GHKri.

Plataformak azaldu duenez, 2023ko urtarrilaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak jakinarazi zien eskatutako Ingurumen Eragineko Baimena emango ziola GHKri, ponpaketa eta saneamendu sistema hori eraikitzeko «etorkizuneko larrialdien aurreko prebentzio neurri gisa». Hilabete geroago erabaki horri errekurtsoa aurkeztu zion GuraSOSek Tapiari.

«Eteteko eskaera administrazio edo erakunde eskudunaren erregistro elektronikoan sartu zenetik, sailburuak hilabeteko epea zuen eteteko eskaera berariaz ebazteko eta errekurtsogileei jakinarazteko», azaldu du plataformak. Esan duenez, epe hori igarota Sailburuaren erantzunik ez izatea «baiespen isiltasuntzat» hartzen da. Ondorioz, ebazpen horren efektuak eten egingo dira. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hiru hilabeteko epea dauka errekurtso horri erantzuteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mugimendu feministak deitutako elkarretaratzea, atzo, Gasteizen. ©ARGAZKILARIA

Ertzaintzak urtarriletik zekien bikotekideak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain Arantxa Iraola

Erkorekak esan du Ertzaintza maiatzaren 18tik ari zela biktimak zenbateko arriskua zuen «aztertzen». Mugimendu feministak «neurri integralak» galdegin ditu
EHUren fakultate bat, artxiboko irudian ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Eusko Jaurlaritzak %16 handituko du unibertsitateen finantzaketa

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak zuzenean 1.642,4 milioi euro emango dizkie EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari. Agerraldian ez dute argitu unibertsitate bakoitzak zenbat jasoko duen.

Apirilaren amaieran Ankerkeriari Stop plataformak egindako mobilizazioa, Gasteizen. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Anakronismoa eta krudelkeria» salatzeko, kalera irtetera deitu dute

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ankerkeriari Stop plataformak «agerraldi masibo bat» egingo du igandean Amurrion, Barbadori eta Zelaiari elkartasuna erakusteko
Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.