Albistea entzun

Autogintza

Alemaniaren zalantzek airean utzi dute konbustio autoak debekatzeko legea

Estatu kideak bihar ziren bozkatzekoak, baina bozketa atzeratu egin behar izan dute. Italia, Polonia eta Hungaria ere kontra azaldu dira.

Ursula Von der Leyen eta Olaf Scholz atzo, Berlinen.
Ursula Von der Leyen eta Olaf Scholz atzo, Berlinen. HANNIBAL HANSCHKE/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko martxoak 6 09:27

Azken pausoa baino ez zen falta; tramite huts bat, itxuran. Baina dena airean dago orain. Europako Batasuna bihar zen onartzekoa 2035etik aurrera praktikan barne errekuntzako motordun auto berrien salmenta debekatuko duen legea, baina kontseiluak biharko deituta zuen bozketa atzeratu egin behar izan du araua onartzeko berme nahikorik ez duelako. Izan ere, zalantzak agertu dituzte zenbait herrialdek azken orduan; besteak beste, Alemaniak.

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin elkartu zen atzo, korapiloa askatzeko asmoz. Izan ere, Berlinen ezezkoak alarma guztiak piztu ditu Bruselan. Bileran ez zuen hura konbentzitzerik lortu, baina bi aldeek hitz egiten jarraitzeko konpromisoa hartu zutela berretsi zuen. «Elkarrizketa eraikitzaile batean gaude», esan zuen. Baikor azaldu zen Scholz ere, baina bozketarako egunik ez dute oraingoz.

Alemaniak berme gehiago nahi ditu erregai erregai sintetikoak darabiltzaten autoak debekutik kanpo gera daitezen. Salbuespen horri esker, autogintza sektoreak denbora irabaziko luke, elektrifikaziorako trantsizioa atzeratu egingo lukeelako. Izan ere, kasu horretan barne errekuntzako motordun autoak ekoizten jarraitzeko aukera izango lukete 2035etik aurrera ere, elektrikorako edo hidrogenorako urratsa egin beharrean. Erabakigarria da hori auto ekoizle handientzat, hain zuzen ere, eta testuinguru horretan ulertu behar da Berlinen erabakia.

Volker Wissing Alemaniako Garraio ministroak ere lau haizeetara zabaldu zuen eskaria sare sozialetan, hilaren hasieran. 2035etik aurrera ere klima errespetatzen dituzten materialak erabiltzeko aukerari eutsi behar zaiola azpimarratu zuen, «isurketak murrizten» lagunduko dutelako. Eta «beharrezkoak ez diren debekuak» ez ezartzeko galdegin zion Bruselari, autogintza sektorearentzat arriskutsuak izan daitezkeelako.

Bada, hari erantzunez, Von der Leyenek adierazi zuen bat egiten duela aukerak aztertu beharraren ideiarekin. Baina ohartarazi zuen erabakiak ezin dituela Batasuneko klima helburuak oztopatu. 2030. urterako karbono isuriak %55 murrizteko helburua adostu zuten herrialdeek iaz.

Elektrikoen apustua

Bruselak auto elektrikoen alde egin nahi du hurrengo urteetan. Legeak ez du zehazki halakorik adierazten; aitzitik, 2035. urtetik aurrera Europako Batasunean saltzen diren auto berrien karbono isuriak %100 murritzarazten ditu soilik. Hala ere, Batzordeak konpromisoa hartu zuen «erregai neutroa» darabilten ibilgailuen inguruan proposamen bat egiteko. Bada, puntu horretan sartu nahi du Alemaniak erregai sintetikoen salbuespena.

Edonola ere, proposamen hori legea onartu ondoren egingo luke Bruselak, eta hori gaur-gaurkoz airean dago. Izan ere, Alemania ez ezik, Italia, Hungaria eta Polonia ere debekuaren kontra azaldu dira, eta helburuak «leuntzeko» eskatu dute.

Europar Kontseiluan estatu kideek berrestea falta da, hain zuzen ere. Batzordearen proposamena iazko ekainean onartu zuten Batasuneko Ingurumen ministroek, eta otsailean jaso zuen Europako Parlamentuaren oniritzia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langileak protestan, joan den astelehenean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hirugarrenez daude grebara deituta Gasteizko Michelineko beharginak

Aitor Biain

Gasteizko fabrikako lan gatazkak beste taxu bat har dezake datozen egunetan. Orain arteko grebek ekoizpena guztiz geratzea lortu dute

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...