Albistea entzun

ESPIOITZA

Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela

Espainiako Barne Ministroak gaitzetsi egin du Espainiak Maria Jose Beaumont espiatu izana hura kontseilari izendatu berritan. EH Bilduk eta ERCk Marlaskari gogorarazi diote bere mandatupean ere izan direla espioitza kasuak.

Fernando Grande-Marlaska eta María Jesus Montero Ogasuneko Ministroa, gaur, kongresuan.
Fernando Grande-Marlaska eta María Jesus Montero Ogasuneko Ministroa, gaur, kongresuan. CHEMA MOYA/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 8 14:37

Joan den astean Espainiako Infolibre.com atari digitalak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont espiatu zuen, hura Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izendatu berritan. Uxue Barkosen gobernuko kide izan zen Beaumont 2015 eta 2019 bitartean. EH Bilduko Jon Iñarritu diputatuak gaia Kongresura eraman du gaur, eta azalpenak eskatu dizkio Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne Ministroari. «Espainiako demokraziako gertakaririk larrienetariko bat» izan zela esan du hark, baina, era berean, Espainiako Poliziak «ustelkeriaren aurka» egindako lana goraipatu du.

Luis Barcenas PPko diruzain izandakoaren kontrako espioitza kasuaren inguruko Kitchen auziaren barruan atera dira argitara Beaumonten espioitza kasua frogatzen duten Whatsapp elkarrizketak, Jorge Fernandez Diaz –Beaumont espiatu zuten garaian Espainiako Barne ministro zena– eta Francisco Martinez haren segurtasunerako estatu idazkariaren artekoak. Infolibre-ren arabera, Beaumontez gain beste euskal herritar batzuk ere espiatu zituen Espainiako Gobernuak Mariano Rajoy presidente zen garaian.

Iñarrituk Marlaskari leporatu dio «estatuaren estolderia» desegin zuela esan arren espioitza kasuetan parte hartu zutenak «beren postuetan» daudela oraindik. Horrez gain, EH Bilduko diputatuak eta ERCko Marta Rosiquek gogorarazi dute Marlaskaren agindupean ere izan dela antzerako espioitza kasurik; esaterako, Kataluniako herri mugimenduetan infiltratutako poliziena. Gainera, leporatu diote polizia horietako bat enbaxada batera lekualdatu izana, «sari» gisa.

Kitchen kasuaren inguruko batzordea handituko duela ere iragarri du Iñarrituk, Pegasus programarekin lotutako espioitza kasuak eta Kataluniako herri mugimenduetakoak aztertzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaia. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du

Xabier Martin

PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bai-rekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko helburuarekin.

Urkullu, Arrasaten (Gipuzkoa), kanpainako ekitaldi batean. ©Javier Etxezarreta / EFE
Iraganeko mamua ate joka Nafarroan
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak bilera egin zuen atzo Sabin Etxean, hauteskundeen emaitzak aztertzeko. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Ireki da hitzarmenen kutxa

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk bere burua aurkeztu du «aldaketa sakon eta lasaia» gidatzeko, eta eskaintza egin die gainerakoei. EAJk ez dio aterik itxi indar gehiago batzeari PSErekin duen itunera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...