Albistea entzun

Euskara

Gazteen artean lagunarteko euskara sustatzeko lan egingo dute Ikastolen Elkarteak, Huhezik eta Euskaltzaindiak

Euskal Herriko hamar ikastolatan euskarak zer toki hartzen duen aztertuko dute, eta euskara informala sustatzeko materialak prestatuko dituzte.

Ipiña, Ukia eta Sukia, gaur goizean, Donostian.
Ipiña, Ukia eta Sukia, gaur goizean, Donostian. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2023ko martxoak 9

Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Gazteen hizkuntz ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak sortzea du helburu.

Euskaltzaindiko Iker sailburu Miriam Urkiak azaldu duenez, gazteen ahozko komunikazioaren %80 inguru hartzen du hizkera informalak, baina orain arte gutxi ikertu da haren inguruan. Hala, Arikala proiektuarekin hura aztertu, eta ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak eman nahi dizkiete.

Ikastetxeetako eremu formalean zein aisialdian «esku hartze sistematizatu eta iraunkorrak» gauzatzeko material didaktikoak diseinatuko dituzte. Huheziko dekano Nagore Ipiñak adierazi du horretarako euskarak egunerokoan hartzen duen espazioa eta moduak aztertuko dituztela. Era berean, material horiek inplementatuko dituzte, ikasleen hizkuntza ohituretan zer eragin izan dezaketen aztertzeko. Emaitza horietatik abiatuta, etorkizunean material horiek beste testuinguru batzuetan ere garatzeko moldaketak egingo dituzte, esku hartzeen eragin esparruak handituta.

Izan ere, Ipiñak azaldu du ikerketaren xedeetako bat dela etorkizuneko espazio eta testuinguru berrietan martxan jartzeko diseinuak egitea: «Datuak jaso, aztertu, eraiki, eta esku-hartze proposamen horietatik aukera berriak irekiko dira».

Iritzi berekoa da Ikastolen Elkarteko zuzendari orokor Jose Luis Sukia. Haren esanetan, egitasmoak gizartearentzat «oso garrantzitsuak» izan daitezkeen ekarpenak egin ditzake. Azaldu du aurrez ere tratatu dituztela euskara formalaren eta ez-formalaren arteko ezberdintasunak, baina gehitu du lan honek oinarri zientifikoa emango diela aurrez «intuizioz» sumatutakoei.

Ikasturte honetako lehen hiruhilekoa baliatu zuten egitasmoa planifikatzeko, eta urtarriletik martxan da eguneroko dinamika, Sukiak esan duenez. Gerora, hurrengo bi ikasturteetan ere garatuko dute. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko bina ikastolatan jarri dute abian, eta egun Lehen Hezkuntzako 4. mailan dauden ikasleek parte hartuko dute.

Adinaren aukeraketa justifikatzeko, Ipiñak azaldu du harreman sozialetan aldaketak ematen diren epea dela Lehen Hezkuntzako azken zikloa: «Hizkuntza ohiturak zainduz eta indartuz joateko etapa interesgarria da, etorkizunean eragina izango baitute orain eraikiko dituzten harreman horiek».
Hala, Huheziko dekanoak adierazi du urtez urte gertatzen diren aldaketak jaso eta plazaratzea dela asmoa, emaitzak komunitateari helarazteko. Halere, gogoratu du luzera begira pentsatuta dagoela ikerketa egitasmo hori.

Proiektua Mintzola egitasmoaren parte izango da. Euskaltzaindiak zuzendutako hizkeraren lantegia da hori: euskarazko ahozko jarduna ikertzen du, eta, bereziki, eguneroko hizkera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Justizia administrazioko letraduek togak eskegi zituzten Gasteizko epaitegian protesta gisa ©L. Rico / EFE

Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta

Berria

Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...