Albistea entzun

Zigorrik ez autobidea blokeatu zuten 'bakegileentzat'

11 auzipetuak erruduntzat jo ditu Baionako Auzitegiak, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du. Prokuradoreak hamar eguneko epea du helegitea aurkezteko.

Bakegileen ekintza uztailaren 23an
Bakegileen ekintza uztailaren 23an Berria Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko martxoak 9 15:03

Erruduntzat jo baditu ere, autobidea blokeatu zuten bakegileak ez zigortzea erabaki du Baionako Auzitegiak. Otsail hasieran epaitu zituzten, uztailaren 23ko blokeatze egunean parte hartzea leporatuta. 950 euroko isuna ezartzeko eskatu zuen prokuradoreak; gibelapenarekin hamar auzipeturentzat, eta gibelapenik gabe bestearentzat, aurrekariak dituelako. Bihartik aitzina, hamar eguneko epea du auzitegiaren erabakiari helegitea aurkezteko.

Ipar Euskal Herriko errepide sarea blokeatzera deitu zuten Bakegileek uztailaren 23rako, Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasun eskaerak onartzea eta gatazkaren konponbide prozesuan aitzina egitea galdegiteko. Ehunka pertsonak zirkulazioa moztu zuten egun guzian. Baina bestelako ekintzak ere izan ziren. Ekintzaile batzuk Miarritzeko aireportuko aireratze pistara sartu ziren, eta beste batzuek Baiona eta Akize (Okzitania) arteko trenbidea moztu zuten. Beste talde batek, berriz, Baiona eta Hendaia (Lapurdi) arteko autobidea blokeatu zuen.

Trenbideko ekintzaileak abenduan epaitu zituzten, Akizeko Auzitegian, eta 800 euroko isuna ezarri zieten, gibelapenarekin. Baldintzapeko zigor baten gisakoa da: bost urteko epean ez badute maila bereko arau hausterik egiten, ez zaie aplikatuko. Hala ere, auzi prozedura ez da erabat bukatu oraindik. Izan ere, SNCF tren konpainiak parte zibil gisa aurkeztea erabaki zuen azkenean, eta kalte ordainak eskatu ditu egun hartan izandako galerengatik. 160.000 euro eskatu dizkie bakegileei, hala nola egun hartan trenek izandako berantaren ondorioz bezeroei itzuli behar izan dieten diruagatik. Uztailaren 3an aztertuko dute auziaren atal hori.

Irailean onartu zieten baldintzapeko askatasuna Esnal eta Paroti, eta aste batzuk geroago atera ziren presondegitik. Ordutik, zigorra etxean betetzen ari dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaia. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du

Xabier Martin

PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bai-rekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko helburuarekin. EH Bilduko Joseba Asiron ez du babestuko, euskararekin «inposizioan aritu zelako».

Urkullu, Arrasaten (Gipuzkoa), kanpainako ekitaldi batean. ©Javier Etxezarreta / EFE
Iraganeko mamua ate joka Nafarroan
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak bilera egin zuen atzo Sabin Etxean, hauteskundeen emaitzak aztertzeko. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Ireki da hitzarmenen kutxa

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk bere burua aurkeztu du «aldaketa sakon eta lasaia» gidatzeko, eta eskaintza egin die gainerakoei. EAJk ez dio aterik itxi indar gehiago batzeari PSErekin duen itunera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.