Errepideak

Bi euskal herritar hil dira Katalunian gertatu den auto istripu batean

Kamioi bat jo duen ibilgailu baten barruan zihoazen, beste pertsona batekin batera: hirurak hil dira. 42 eta 45 urteko bi gizonezko dira hildakoak, Legazpiarrak.

Ezbeharra gertatu den lekua. BERRIA
arantxa iraola
2023ko martxoaren 10a
11:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto istripu larria gaur goizaldean gertatu da La Fuliolan, Lleidan. Noranahiko ibilgailu batean zihoazen hiru pertsona, eta kamioi bat jo dute; hirurak hil dira kolpearen ondorioz. Ondoren zabaldu da hil direnetako bi euskal herritarrak zirela; zehazki, Legazpiko (Gipuzkoa) 42 eta 45 urteko bi gizon.

Bidegurutze batean gertatu da ezbeharra, eta zerk eragin duen aztertzen ari dira orain.

Automobileko gidariak 42 urte zituen, ondoan zuen bidaiariak 28, eta atzean eserita zihoanak, 45. Kataluniako errepideetako agintariek zabaldu duten informazioaren arabera, gidaria eta atzean eserita zihoazen bidaiaria, biak ziren euskal herritarrak. Bestea Lleidakoa zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.