Energia

2030erako energia kontsumoa %11,7 gehiago murriztea adostu du Bruselak, 2020ko aurreikuspenekin alderatuta

Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren artean adostu dute neurria, baina 27 estatuen eta Europako Parlamentuaren onespena behar dute oraindik.

Termostato bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 10a
13:21
Entzun

Energia kontsumoari balazta jarri nahi dio Europako Batasunak, eta 2030erako energia kontsumoa %11,7 gehiago murriztea du helburu. 2020an egin zituzten energia kontsumoaren 2030erako azken aurreikuspenak, baina klima larrialdiaren larritasuna ikusita eta egoera geopolitikoak hauspotuta, kontsumoa are gehiago murriztu nahi dute orain.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean adostu dute energia kontsumoaren muga berria, baina oraindik 27 estatu kideek eta Estrasburgoko (Frantzia) parlamentuak onartu behar dute.

Estatu kide bakoitzak bere aldetik hartu beharko ditu energia kontsumoa murrizteko neurriak, eta gobernu bakoitzak energia eta klima planak berritu beharko ditu aurten edo datorren urtean. Europako Batzordeak energia kontsumoaren murrizketa adierazgarri edo orientagarri bat jarriko dio herrialde bakoitzari, eta gehienez %2,5 aldendu ahal izango dira. 2030ean Europako Batzordeak kalkulatuko du ea herrialde bakoitzak hartutako neurriak batuta %11,7ko helburua lortu den.

Hala ere, amaierako energia kontsumoa hartuko da kontuan kalkulu horietarako, hau da, erabiltzaileek egindako kontsumoa. Beraz, energiaren produkzioan eta horniketan egindako kontsumoa ez da kontuan hartuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.