Laso-Imaz 22-21 Altuna-Tolosa

Lasok eta Imazek irabazi dute, partida luze eta gogor batean

Tolosak min hartuta jokatu ditu azken tantoak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

jarraia225455.jpg
2023ko martxoaren 12a
20:18
Entzun

Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokaturiko partida luze eta gogorrean, Unai Lasok eta Ander Imazek osaturiko bikotea gailendu zaio Jokin Altunak eta Xabier Tolosak osaturikoari.

12-4, zortzi punturen abantaila hartzeraino heldu dira urdinak, baina nekea sumatzen hasi da partidak aurrera egin ahala, eta, hiru tanto segidan huts egin dituztenez, gorriek tartea laburtzea lortu dute: 12-6. Horietako azkenean, pilota goregi bota du Tolosak.

Hurrengo tantoan, Altunarena izan da hutsa. Lasorekin aurrealdean motzean izan duen lehia estu batean, kanpora bota du, eta beste tanto batez laburtu dute aldea gorriek.

Hurrengoan ere, ikusgarri utzi du pilota Lasok, eta Altuna ez da heldu jasotzera. 10-12 jarri dira orduan.

Hurrengo tantoa oso gogorra izan da, atzerako pilotakada bortitzak jaurti baitituzte bi bikoteek. Baina, azkenean, Altunak galdu du arrean.

Tolosak egin du hurrengo hutsa, eta horrek ekarri du berdinketa: 12 tantona.

Eta 34. minutu inguruan etorri da mugarria, Laso eta Imaz aurretik jarri baitira, berriz ere Tolosaren huts baten ostean.

Hurrengo tantoa urdinentzat izan da, eta bazirudien haien erreakzioa etorriko zela, 13 tantona berdindu dutenean. Baina hurrengoa gorrientzako izan da, berriz ere.

Tolosa ondo ez zegoela argi geratu da, bost minutuko pilotakada baten ostean. Partida gelditu egin da, eta aldagelara joan da sendagileekin.

Itzuli denean, urdinak indarberriturik agertu dira. Hurrengo tantoa haientzat izan da, eta 16 tantona jartzera lortu dute, eta, hurrengoan, aurre egitea. Baina Lasoren pilota bat txapara joan da, eta berriz berdinketa: 17-17.

Tolosa ezin ibili aritu da geroztik ere, eta partidak ez du gogortasunik galdu.

Tentsio handiz jokatu dituzte azkeneko tantoak. 21-21 jarri dira. Tolosa min keinuak egiten aritu da, belauna tolestu ezinik, eta herrenka.

Azkenean, behetik gora helduriko gorriek eraman dute azken tantoa, eta, beraz, partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.