‘Freddy’ zikloiak 12.000 kilometro egin ditu dagoeneko

Malawiko Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, zikloiak gutxienez 66 lagun hil ditu herrialde hartan, eta beste 93 zauritu. Madagaskarren eta Mozambiken ere hil du jendea.

Kaleak urez gainezka, Mozambiken, 'Freddy' zikloiaren ondorioz. ANDRE CATUEIRA / EFE
2023ko martxoaren 13a
17:15
Entzun

Otsailaren 6an hartu zuen izena Freddy zikloi tropikalak, eta kilometroak pilatzen segitzen du oraindik: 12.000 kilometro egin ditu dagoeneko. Malawiko Gurutze Gorriak gaur emandako datuen arabera, gutxienez 66 lagun hil ditu herrialde hartan, eta 93 zauritu. Zikloiak gogor jo du Mozambiken eta Madagaskarren ere; hain justu, bi aldiz jo du lurra Mozambiken.

Hainbat berezitasun ditu Freddy zikloiak, eta galdera ugari piztu ditu meteorologoen artean. Asteburuan indarra hartu zuen berriro Mozambikeko kanalaren gainean, Indiako Ozeanoa zeharkatu ondoren. Mozambikeko iparraldean ari da orain kalteak eragiten. Jakinarazi dutenez, ez da ohikoa egiten ari den ibilbidea, eta baliteke laugarrenez itzultzea kanalera.

36 egun bete ditu Freddy-k, eta Afrikako hegoaldean inoiz izan den zikloirik luzeena da dagoeneko; gainera, ibilbide esanguratsua egin du, kilometro ugari pilatuta. Philip Klotzbach adituaren arabera, zikloiak 17 urakan egun ere eragin ditu, zikloi tropikal batek inoiz eragindako gehienetarikoa.

Otsailetik gaur arte hainbat indartze izan ditu Freddy-k Madagaskarretik Mozambikera egindako joan-etorrietan, horietako zazpi azkarrak. Hala, arreta eta kezka piztu du zikloiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.