Albistea entzun

Memoria historikoa

Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak igandean bueltatuko dituzte Galdakaora

1938an fusilatu zuten galdakaoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egingo dute igandean.

Pedro Asua milizianoaren desobiratze lanak.
Pedro Asua milizianoaren desobiratze lanak. Galdakaoko Udala Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2023ko martxoak 15

«Zirkulu bat itxiko litzateke», eta hala izango da: 85 urteren ostean, igandean ekarriko dituzte Galdakaora (Bizkaia) Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak. Espainiako gerran fusilatu zuten galdakaoztarra, 1938ko otsailaren 7an. 21 urte zituen. Urte luzez ezer gutxi zekien familiak Asuari buruz, baina haren iloba txiki Josu Larreak senidea non zen ikertzeari ekin zion, Jakan exekutatu zutela jakitean.

Beste asko bezala, hobi komun baten lurperatu zuten Asua, izenik gabe. Galdakaoko Udala 2019. urtean hasi zen Larreari eta haren familiari laguntzen. Azkenean, iazko urrian topatu zituzten milizianoaren gorpuzkoak. Hobitik ateratzeko lanak Aranzadi zientzia elkarteak egin zituen, Lourdes Errastiren zuzendaritzapean. Bertan izan ziren Asuaren senideak, Ander Aperribai historialaria, Gogora institutuaren ordezkaritza, Galdakaoko alkate Iñigo Hernando eta Jakako Juan Manuel Ramon.

Gorpuzkiak entregatzeko ekitaldia egingo dute igandean, Elexalde auzoan den hilerri inguruan, 12:00etan. Asuaren familiarenak ziren orain Elexaldeko hilerria dagoen lurrak. Herritar guztiak bertaratzera gonbidatu du Galdakaoko Udalak. Bertan izango dira Aranzadiko, Jakako Circulo Republicanoko eta Galdakaoko Gogora-ko kideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza eta Iñigo Hernando alkatea.

Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoian aritu zen Asua. Tropa frankistek 1937ko ekainean Bilbo hartu zutenean atxilotu zuten, eta Langileen Batailoietan lan behartuak eginarazi zizkioten, lehenik Asturiasen, eta gero Jakan. Salaketa batzuen ondorioz, Gerra Kontseilu batek epaitu eta heriotza zigorra ezarri zion, 1938ko otsailaren 7an.

Asuarena Jakako lehen desobiratzea izan da, eta bidea ireki diezaieke hilerriko hobi komunetan lurperatuta dauden gainontzeko fusilatuen senideei. Laurehun pertsonatik gora daude Jakan hobi komunetan lurperatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...