Albistea entzun

Musika

Black Lips, The Schizophonics eta The Courettes Andoaingo Rock Jaialdian

Beren zuzeneko indartsuengatik ezagunak diren zenbait talde bildu dituzte aurtengo egitarauan. Nize eta Arima euskal taldeek ere joko dute.

Black Lips taldea, 2013ko EHZ jaialdian, Lekornen (Lapurdi).
Black Lips taldea, 2013ko EHZ jaialdian, Lekornen (Lapurdi). Gaizka Iroz Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2023ko martxoak 17 13:35

Ekainaren 10ean egingo dute Andoaingo XV. Rock Jaialdia, Gipuzkoako herri horretako Nafarroa plazan, ohi bezala, doan. 18:00etan hasiko dira emanaldi nagusiak, eta Black Lips, The Schizophonics, The Giant Robots, The Courettes, Chocolat Billy eta Nize taldeak ariko dira agertokian. Gainera, urteurren biribila ospatzeko, eguerdirako kontzertu sorta bat ere antolatu dute: «aperitifa».

Ikusmina sortuko du Georgiako (AEB) Black Lips garage rock taldeak, seguru —«garage punkaren salbatzaileak», antolatzaileen esanetan». Cole Alexander gitarrista eta Jared Swilley baxu jotzailea elkarren ondoan aritu dira aspalditik, elkarrekin jotzetik zetozen-eta 1999an taldea sortu zutenean; estiloa askotan aldatu dute, ordea, blues eta country ukituak zituen musika egitetik psikodeliaren eraginera igaroz, besteak beste. Urte horietan guztietan, ez da aldatu zuzenekoetan erakutsi duten jarrera: Interneten zabaldu izan dira haien emanaldi basati batzuk.

Taldearen disko batzuek harrera beroa izan dute (2007ko Good Bad Not Evil-ek eta 2011ko Arabia Mountain-ek, besteak beste); orain, iaz Fire Recordsekin kaleratutako Apocalypse Love aurkezten ari dira, etengabeko aldaketarako grina erakusten duen beste lan bat.

Neurri batean, zuzenekoei esker lortu du ospea The Schizophonics taldeak ere. The Damned, Devo eta The Hives taldeekin ibili izan da biran, besteak beste. Rock energia eta ikuskizuna nahasten trebea da San Diegoko (AEB) rock-and-roll hirukotea.

Antolatzaileen hitzetan, kritikariek honela deskribatu izan dituzte The Giant Robotsekoak: «Eszenatokiko errege-erreginak». Lausannen (Suitza) sortutako taldearen Too Young to Know Better... To Hard to Care! lehen diskoak (2006) oihartzun handia izan zuen, eta «rock undergroundean kultuzko talde bat» da ordutik. Laugarren diskoa ateratzekoak dira aurten.

The Courettes taldeak sortutako musikaren aberastasuna nabarmendu dute jaialdiaren antolatzaileek: «Garage rockaren, 1960ko hamarkadako neska taldeen, Wall of Sounden, surf musikaren eta doo wap-aren arteko oreka ezin hobea aurkitu duen duo leherkorra».

Beste era bateko emanaldia egingo du Chocolat Billy laukoteak: instrumentuak trukatzen dituzte, distortsioarekin jolastu, erritmo primitiboak erabili... Free-rockera eta munduko musikara zabalduko dute jaialdiaren soinua, inprobisaziora ere landuko duen emanaldi ireki batekin.

Nize euskal taldea ere ageri da kartel nagusian. Andrea Plazak (gitarra eta ahotsa), Niko Bortolinik (baxua) eta Intza Arakistainek (bateria) osatzen dute. «Fuzzak harturiko post-rocka» egiten dute, antolatzaileen hitzetan. Iazkoa dute lanik berriena: Zu lo han.

Musika eguerditik

Jaialdiak Euskal Herriko hiru talde inguratu ditu eguerdiko saiorako: Arima, gaur bertan Beldurrez beste egitean EPa argitaratu berri duen rock laukotea; Siglas, 1990eko urteetako indietik eta pop elektrikotik edaten duen talde gaztea; eta Krin, rockean eta zaratan oinarritutako soinu «sailkaezinak» lantzen dituen proposamen berezia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadiko Orkestrako antolatzaile zein musikariak, gaur, Miramongo egoitzan (Donostia). ©Jon Urbe

«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian

Miren Mujika Telleria

Varsovian, Wrocklawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian

Evaristo Paramos, La Polla Records taldeko abeslaria, artxiboko argazki batean. ©Javier Lizon / EFE

Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna

Berria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU

'Estratuarteak', artikulazio garaikideak

Uxue Rey Gorraiz

Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalezen eskulturak bildu dituzte ‘Estratuarteak’ erakusketan, Oteiza museoan. Ekainaren 4ra arte daude ikusgai.

Geure Gelatk liburu azokaren aurkezpena, gaur goizean, Azkoitian (Gipuzkoa). ©Maxixatzen

Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan

Itziar Ugarte Irizar

Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...