Albistea entzun

Menpekotasuna gutxitzeko energia komunitateak bultzatu nahi dituzte

Udalbiltzak energia komunitateak osatzen laguntzeko gida bat aurkeztu du Antzuolan

Gidaren aurkezpena, gaur, Antzuolan.
Gidaren aurkezpena, gaur, Antzuolan. Andoni Canellada / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko martxoak 17 16:46

Ukrainako gerrak eta larrialdi klimatikoak energiari buruzko gaiak lehen lerroan jarri ditu azken urtean. Euskal Herriak kanpoko energia iturriekiko duen «menpekotasunaz» jakitun, tokiko energia komunitateak bultzatzea ezinbestekoa dela uste du Udalbiltzak. Hori dela eta, gida bat osatu du herritarrentzat, enpresentzat eta udalentzat, ez soilik komunitateak sortzen laguntzeko, baita zer diren eta parte hartze prozesuak nolakoak izan behar diren azaltzeko ere.

Antzuolako (Gipuzkoa) Torresoroa aretoan aurkeztu dute gida gaur, Bernardo Kortabarria alkatearekin batera. Pili Legarra Udalbiltzako lehendakariordeak adierazi du azken urteetan energia burujabetza «iparrorratz» izan dutela azken urteetan, eta hamarkada hau «behar-beharrezkoa den eraldaketa energetikoan aurrera egiteko» gakoa izango dela gehitu du.

Aurkezpenaren ostean, mahainguru bat egin dute, energia komunitateen ideia orokorrean gehiago sakontzeko. Eztabaidan Artelaneko Oihana Loreak, Goienerreko Aitor Osak eta Xabier Zubialde ingeniariak hartu dute parte. Lehenik eta behin, hirurek garbi utzi nahi izan dute energia komunitate bat ez dela plaka fotovoltaikoen sare huts bat soilik, harago doan zerbait baizik. Gaiari «plakazentrismo» hori albo batera utzita begiratu behar zaiola dio Osak: «Europak dio irabazi interesen gainetik egon behar dutela ingurumen eta gizarte interesek, baita prozesu ireki, boluntario eta ez-diskriminatzaileak izan behar direla ere».

Energia komunitateak «edozer» izan daitezkeela adierazi du Loreak: «Komunitateak instalazio fotovoltaikoekin harremantzen dira, baina desinformazioagatik gertatzen da hori. Eguzki plaka tresna bat izan daiteke, baina ez du zertan izan behar. Udalak edo komunitateak erabaki dezake zer motako energia sortu. Plakak izan daitezke, edo ur-jauzi bat izan daiteke».

Begiak kontsumora

Energia komunitateak bultzatzeaz gain, energia kontsumoari begiratu behar zaiola ere ados daude hirurak. Zubialdek adierazi du berarentzat garrantzitsuena «energia aurreztea» dela, eta kontsumo elektrikoaz gain besteenergia kontsumo motei ere begiratu behar zaiela gehitu du; izan ere, haren esanetan, energia kontsumoaren laurdena da soilik elektrikoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tentsio uneak erretreten erreformaren aurkako mobilizazioetan

Hainbat lagun bildu dira Baionako komisaria aitzinean, lau atxilotuak askatzea galdegiteko

Ekhi Erremundegi

Frantziako Polizia oldartu egin zaie protestariei, sindikatuek deituriko erreformaren aurkako mobilizazioan. Baionako autobus geltokia blokeatu dute manifestariek, eta Txik Txak autobus zerbitzua gelditzea lortu.

Emakumezko garbitzaile bat, enpresa bat garbitzen. ©Gorka Rubio / Foku

Gutxieneko soldataren igoera bultzatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Isabel Jaurena - Iñaut Matauko Rada

Gutxieneko soldata «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errealitate sozioekonomikoarekin bat etortzea» nahi dute. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute mozioa.

Itsasontz bat, Mahongo portuan (Herrialde Katalanak) ©David Arquimbau Sintes / EFE

Itsasoko kutsadura are gehiago murriztea adostu dute Europako Parlamentuak eta Kontseiluak

Iñaut Matauko Rada

2050erako itsasontzien isurien murrizketa helburua %75etik %80ra handitu dute. Salbuespenak izango dituzte uharte txikietako eta periferiako uhartediek.

Etxebizitza batzuen eraikuntza, Bilbon. ©LUIS TEJIDO / EFE

Babes ofizialeko prezioak igotzeak etxebizitzen eraikuntza suspertu du

Olatz Silva Rodrigo

Ascobi Bizkaiko eraikuntza patronalaren arabera, ekoizpena areagotu dute, baina ez da nahikoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...