Albistea entzun

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Antsoainen, andre batekin etxean gotortu ostean

Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte Tuteran eta Lizarraldean.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean, artxiboko irudian
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean, artxiboko irudian Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 17 19:08

Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du Antsoainen (Nafarroa), emakume batekin etxean gotortu eta gero. Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Erasoa aste honetan gertatu da; oraingoz, ez dute informazio gehiago eman.

Ez da indarkeria matxistagatik asteon Nafarroan atxilotu duten pertsona bakarra. Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte, Tuteran eta Lizarraldean. Gainera, sexu osotasunaren aurkako delitua, jazarpena eta tratu txarrak egotzita, bi gizon inputatu dituzte Altsasun, eta beste lau Aitzoainen, Noainen, Castejonen eta Antsoainen, kautelazko neurriak hausteagatik. Beste gizon bat ere atxilotu dute San Adrianen, indarkeria matxistagatik. Poliziaren arabera, emakume bat eta gizona eztabaidan ari ziren, eta andrea ere atxilotu dute, «etxeko indarkeria» egotzita.

Horietaz gain, Cintruenigoko Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku utzi du gizon bat, urruntze agindua haustea leporatuta. Atarrabiako Udaltzaingoak ere gauza bera egin du sexu osotasunaren aurkako delitua egozten dioten gizon batekin.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskara batuaren aldeko giza katea

Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute 7.000 lagunek

Irati Urdalleta Lete - Jone Bastida Alzuru

Errenteria eta Donostia artean egin dute omenaldia, Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatuta; 8.226 metro luze izan da. «Eskerrik asko egunero euskara koloreztatzeagatik», esan dute ikasleek.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idakari nagusia eta Aizia Iribarren Kontseiluko lehendakaria eta AEK-ko koordinatzailea, gaur. ©Raul Bogajo / Foku

Euskararen aurkako erasoei aurre egiteko itun sozial eta politiko bat proposatu du Kontseiluak

Iraia Vieira Gil

Auzitegien «oldarraldiari» erantzuteko «biderik eraginkorrena» dela esan du Idurre Eskisabelek, eta aurreratu du elkarrizketak hasiko dituztela askotariko eragile sozial eta politikoekin.

EHUko Letren Fakultatean egin zuten EHUk antolatutako mahai ingurua, atzo. ©Raul Bogajo/ Foku

Trantsizioaren korapiloak aztergai

Edurne Begiristain

Energia berriztagarriei ertz askotatik heldu zioten atzo EHUko Ekopol taldeak antolatutako mahai inguruan. Trantsizio energetikoari buruzko desadostasunak azaleratu ziren.

EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...