Oroimen historikoa
Errepublikarekin jokatu zutenak ezkutatzea eta frankistekin ariturikoak aipatzea egotzi diote Osasunari
Oroimen demokratikoaren legeari «bistadizoa» emateko gomendatu diote taldeari.

David Garcia Osasunako jokalaria deitu dute, gaur, lehen aldiz Espainiako selekzioarekin aritzeko. Hori dela eta, taldeak mezu bat zabaldu du sare sozialetan. Garcia «Osasunaren Historian» Espainiako selekzioarekin jokatzera deituriko «hamargarren» jokalaria dela, adierazi du taldeak horretan, eta irudiaren azpian zerrendatu ditu hamar jokalari horiek. Goian, ordea, ohar bat jarri dute: «Julian Vergara eta Luis Aranaz selekzio frankistarekin aritu ziren 1937. urtean, baina Federazioak ez ditu partida horiek ofizialtzat ematen».
Osasuna Memoria taldeak mezua salatu du sare sozialetan. «Vergara eta Aranazen selekzio falangistarako deialdi ez ofiziala aldarrikatzea, eta Vergara eta Bienzobas (Paco) Selekzio errepublikar ofizialera deitu zutela ezkutatzeak historia eta memoriarekiko interes eza erakusten du».
Reivindicar la convocatoria no oficial de Vergara y Aranaz para la selección falangista, omitiendo la convocatoria de Vergara y Bienzobas (Pako) por la @SEFutbol republicana OFICIAL denota una falta de interés con la historia y la memoria,
— Osasuna Memoria (@osasunamemoria) March 17, 2023
(Sigue) https://t.co/hLBkylPt1l
Kolpe faxistak Osasunan eta gizartean eragindako biktimekiko «sentikortasun gutxi» izatea egotzi dio elkarteak futbol taldeko zuzendaritzari.
Izan ere, Osasuna 1935ean iritsi zen aurrenekoz Osasuna Lehen Mailara, Natalio Cayuelaren agindupean. Baina 1936ko gerrak haren ibilbidea zapuztu zuen. Frankoren aldekoek Cayuela fusilatu egin zuten 1936an, Santiago anaiarekin batera. Berdin egin zuten klubeko zuzendari izandako Eladio Zilbetirekin, Fortunato Agirrerekin, Alberto Lorenzorekin eta Ramon Bengarairekin.
Ondoren hiru urtez egon zen taldea jokatu gabe, eta gero ere, hamarkadak behar izan zituen kolpea sendatzeko, eta mailaz igotzen hasteko.
Ehun urte bete zituen Osasunak 2020an. Ordukoa da bideoa.
Oroimen demokratikoaren legeari «bistadizoa» emateko gomendatu diote taldeari.
Señalar algo no oficial (y franquista) y además omitir las convocatorias oficiales republicanas de osasunistas no parece reivindicable.
— #ElFutbolistaDesaparecido (@NosRobaronEl) March 17, 2023
No está de más echarle un vistazo a la Ley de Memoria Democrática, @Osasuna https://t.co/lD0qrCiJu3
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.