BBVAk «gerra industria finantzatzen» duela salatu du KEM-MOCek
Talde antimilitaristak protesta ekintza bat egin du gaur BBVAk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Salatu du bankuak 5.421 milioi euro bideratu dituela arma industriara.

KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak ekintza bat egin du gaur BBVAk Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aitzinean, bankuak «gerra industria finantzatzen» duela salatzeko. Ekintzaileek tindu gorriz zikindu dituzte euren buruak BBVAren etekinak «odolez zikinduak» direla adierazteko, eta 500 euroko billeteekin garbitzen saiatu dira.
Taldearen arabera, BBVAk 5.421 milioi euro bideratu ditu arma industriara. «Gerra gizateriaren aurkako krimena da, eta, pertsonen sufrimendua eragiteaz gain, milioika lagunen desplazamendua ere bultzatzen dute», adierazi dute. Salatu dutenez, BBVAk iaz 6.429 milioi euro irabazi zituen, hein handi batean gerraren industria finantzatzetik.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.