Albistea entzun

Altuna III.a-Tolosa 22-15 Peña II.a-Mariezkurrena II.a

Altunak eta Tolosak egin dituzte etxeko lanak

Binakako txapelketako finalean dira Laso eta Imaz, eta datorren igandean erabakiko dira beste finalistak: Altuna-Tolosa edo Elordi-Zabaleta. Kanpoan geratu dira Peña eta Mariezkurrena.

Jokin Altuna, gaur, Eibarren, atzean Jon Ander Peña duela.
Jokin Altuna, gaur, Eibarren, atzean Jon Ander Peña duela. Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2023ko martxoak 19 09:31

Neurketarik onena jokatu gabe, txapelketan jarraitzeko behar zuten garaipena eskuratu dute Eibarren (Gipuzkoa) Jokin Altunak eta Xabi Tolosak. Eurak izan dira bikote sendoena gaur. 22-15 irabazi dute Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka, eta datorren astean nor baino nor ariko dira Elordi-Zabaletaren kontra; irabazten duenak jokatuko du Nafarroa Arenako finala Laso-Imazen aurka.

Boladaka jokatu dute Peñak eta Mariezkurrenak. Une eta jokaldi bikainak izan dituzte, baina hamabost galdutako egin dituzte denera. Horrela, ezinezkoa da lehiatzea. Gaizki hasi dute partida: 7-7 berdindu dute, baina hortik aurrera, lehengo lepotik burua.

Mariezkurrenaren kolpea baliatuta, partida atzean jokatzen saiatu dira urdinak, baina ondo eutsi dio gaur Tolosak. Baita fisikoki ere. Altunak ez du partidarik onena jokatu, baina nahikoa izan du aurkariak baino huts gutxiago egitearekin. Horixe aitortu du Tolosak ere partida amaitutakoan: gakoa seguru jokatzea izan dela, ahalik eta huts gutxien egitea.

Asteburuko emaitzei esker, argitu dira Binakako Txapelketako kontu gehienak. Finala jokatuko dute Lasok eta Imazek, kanpoan geratu dira Peña eta Mariezkurrena, eta datorren igandean Bilbon irabazten duena sailkatuko da finalera: Elordi-Zabaleta edo Altuna-Tolosa.

Ikusi gehiago: Labritetik joaten da Nafarroa Arenara

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek

Maria Txibite lehendakaria Iñaki Perurenari gurutzea ematen, atzo, Iruñean. ©Jesus Diges / EFE

Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian»

Paulo Ostolaza

Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.

Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.