Albistea entzun

Memoria historikoa

Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak bueltatu dituzte Galdakaora

1938an fusilatu zuten galdakoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur. Galdakaon «duintasunaren kolunbario bat» egingo dutela iragarri dute.

Pedro Asuari egindako omenaldia, gaur, Galdakaon (Bizkaia).
Pedro Asuari egindako omenaldia, gaur, Galdakaon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritza Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet - Paulo Ostolaza -

2023ko martxoak 19 09:46

«Zirkulu bat itxi da»: 85 urteren ostean, ekarri dituzte Galdakaora (Bizkaia) Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak. Espainiako gerran fusilatu zuten galdakoztarra, 1938ko otsailaren 7an. 21 urte zituen. Urte luzez ezer gutxi zekien familiak Asuari buruz, baina haren iloba txiki Josu Larreak senidea non zen ikertzeari ekin zion, Jakan exekutatu zutela jakitean.

Beste asko bezala, hobi komun baten lurperatu zuten Asua, izenik gabe. Galdakaoko Udala 2019. urtean hasi zen Larreari eta haren familiari laguntzen. Azkenean, iazko urrian topatu zituzten milizianoaren gorpuzkoak. Hobitik ateratzeko lanak Aranzadi zientzia elkarteak egin zituen, Lourdes Errastiren zuzendaritzapean. Bertan izan ziren Asuaren senideak, Ander Aperribai historialaria, Gogora institutuaren ordezkaritza, Galdakaoko alkate Iñigo Hernando eta Jakako Juan Manuel Ramon.

Gorpuzkiak entregatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian, Elexalde auzoan den hilerri inguruan. Asuaren familiarenak ziren orain Elexaldeko hilerria dagoen lurrak. Bertan izan dira Aranzadiko, Jakako Circulo Republicanoko eta Galdakaoko Gogora-ko kideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza eta Iñigo Hernando alkatea.

Kolunbario bat

Ekitaldiko iragarpen nagusia Hernandok eta Jaurlaritzako Antonio Rodriguezek egin dute: Galdakaon «duintasunaren kolunbario bat» egingo dute, ekitaldia egin den hilerriaren inguruan. Azaldu dutenez, beharra sortu da Urduñako eta Begoñako hilerriak hustu direlako, eta gaur egun Elgoibarren eta Urduñan daudenak ia beteak daudelako.

Rodriguez sailburuordearen arabera, Elgoibarrek, Urduñak eta Galdakaok «triangelu sinboliko bat» osatuko dute, «duintasunaren triangelua, herri honen memoria bizia islatuko duena». Gainontzean, Asua «etxera ekartzeko» lan egin duten guztiei eskerrak eman dizkie.

Lehen desobiratzea

Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoian aritu zen Asua. Tropa frankistek 1937ko ekainean Bilbo hartu zutenean atxilotu zuten, eta Langileen Batailoietan lan behartuak eginarazi zizkioten, lehenik Asturiasen, eta gero Jakan. Salaketa batzuen ondorioz, Gerra Kontseilu batek epaitu eta heriotza zigorra ezarri zion, 1938ko otsailaren 7an.

Asuarena Jakako lehen desobiratzea izan da, eta bidea ireki diezaieke hilerriko hobi komunetan lurperatuta dauden gainontzeko fusilatuen senideei. Laurehun pertsonatik gora daude Jakan hobi komunetan lurperatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haur batzuk, artxiboko irudi batean ©jon urbe / foku

Seme-alabak eta bizikideak zaintzeko baimen gehiago emango dituen legea onartu du Madrilek

Irati Urdalleta Lete

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiago dituzten haurren gurasoek zortzi asteko ordaindu gabeko baimena izango dute.

Manuel Lezertua EAEko Arartekoa, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Endika Portillo/ Foku

Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta

Edurne Begiristain

EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Salatu du zenbait erakundek ez dietela erantzuten arartekoaren informazio eskaerei.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariak, gaur, Iruñean. ©JESUS DIGES / EFE

AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.

Aranzadiren aurreskua Sevillako hezurtegian

Aurreskua eta kopla flamenko bat Sevillan, errepresaliatuen Espainiako hezurtegirik handienean

Jon Ordoñez Garmendia

1936ko gerran faxistek hil zituzten 1.786 pertsonaren gorpuzkiak atera ditu Aranzadik hobi komun batetik. Atzo hezurtegi batean sartzen hasi ziren, eta, ekitaldian, Manuel Gerena flamenko kantariak abestu ondoren, Anartz Ormaza Aranzadiko arkitektoak agurra dantzatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.