Albistea entzun

Lehergailuak zituzten gutun azalak bidali dizkiete bost kazetariri Ekuadorren

Lenin Artieda Ecuavisa-ko kazetariari bidalitakoa izan da lehertu den bakarra; erredakzioan egin du eztanda, baina ez du inor zauritu. Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Euadorko Fiskaltzak erasoen aurkako ikerketa abiatu du.
Euadorko Fiskaltzak erasoen aurkako ikerketa abiatu du. Ekuadorko Fiskaltza. Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2023ko martxoak 21

Lehergailuak zituzten USB memoriak bidali dizkiete bost kazetariri Ekuadorren, mezularitza konpainia baten bidez eta gutun azal itxi batean sartuta. Horietako bat lehertu egin da. Ekuadorko Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Juan Zapata Barne ministroak emandako informazioaren arabera, hiru gutun azal Guayaquilera bidali dituzte, eta bi Quitora. Bost hedabidetako kazetariak dira gutun horien hartzaileak: Lenin Artieda (Ecuavisa), Mauricio Ayora (TC Television), Carlos Vera (Centro Digital), Milton Perez (Teleamazonas) eta Miguel Rivadeneira (Radio Democracia). «Konposizio bera dute, egitura bera. Beraz, helburua bera da», adierazi du Barne ministroak.

Artieda kazetariari bidalotakoa izan da lehertu den bakarra, eta Ecuavisa Ekuadorko telebista kateak erasoa salatu du. «Horrelako mehatxuek adierazpen askatasunaren eta egonkortasun demokratikoaren aurka egin nahi dute. Ecuavisak independentziaz eta erantzukizunez informatzen jarraitzeko erabakia berresten du». Jakinaraz dutenez, USB batean ezkutatua zegoen lehergaia, eta hura ordenagailuan sartutakoan egin du eztanda, erredakzio erdian. Leherketak ez du inork zauritu, ezta kalte materialik sortu ere. Joan den ostegunean jaso zuen Artiedak gutuna, eta atzo ireki.

Argitu dutenez, Vera kazetariari bidalitako gutun azala harengana iritsi aurretik atzeman dute, eta erredakzioetara bidalitako gainerakoak ez dira aktibatu. Gutun azalek RDX lehergaia zuten, USBetan ezkutatua.

IACHRren Adierazpen Askatasunerako Kontalaritza Bereziak gertakariak ikertzeko eskatu dio Ekuadorko Estatuari, eta arriskuan egon daitezkeen kazetarien babesa bermatzeko. Ekuadorko Kazetari Askeen Sareak ere erasoa arbuiatu du, eta kazetarientzako babes mekanismoak exijitu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohi eta JxCko burua, azken udal hauteskundeetako kanpaina batean. ©Quique Garcia, EFE

Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du

Gorka Berasategi Otamendi

Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.

Bonbardaketek eta tiroketek eragindako kea, Khartumen, artxiboko irudi batean. ©EFE

Hemezortzi lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Khartumgo azken bonbardaketetan

Mikel O. Iribar

RSFk armadari egotzi dio zibilen aurka «ekintza ankerra» egin izana. AEBek eta Saudi Arabiak «zalantza handia» dute bi aldeek beteko ote duten giza laguntza eskuratzeko konpromisoa.

Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. / ©Etienne Laurent, EFE

Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara

Arantxa Elizegi Egilegor

Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...