Albistea entzun

Autogintza

Auto salmentak %11,5 ugaritu dira aurten Europan

Osagaien krisiak eragindako inbutua arintzen ari da, eta zazpigarren hilabetez jarraian egin dute gora salmentek. Espainian eta Italian izan da gorakadarik handiena.

Volkswagenen erakustokia Bruselako auto azokan.
Volkswagenen erakustokia Bruselako auto azokan. STEPHANIE LECOCQ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko martxoak 21

Auto salmentak gora egin du Europan zazpigarren hilabetez jarraian. Otsailean 902.775 ibilgailu saldu ziren guztira batasunean, iaz hilabete berean saldutakoak baino %11,5 gehiago. Bateria elektrikodun autoen aldeko aukera handitu zen gehien (+%39), salmenta guztien %12,1 izateraino. Hibridoak, aldiz, salmenten %25,5 izan ziren. Herrialdekako azterketa eginez gero, Espainiako eta Italiako merkatuek izan dute bilakaerarik handiena: %32,1 eta %18,1 hazi dira, hurrenez hurren.

Europako autogintza arnasa hartzen ari da apurka. Inflazioa oztopo handia den arren, osagai elektrikoen eragindako inbutua apurka arintzen ari da, eta merkatua piztu egin da. Abuztuaz geroztik aurreko urteko salmenta datuak hobetu dira hilabetero, eta urritik aurrera hobekuntzaren batez bestekoa bi zifrakoa izan da. Esaterako, aurtengo bi hilabetetan ia 1,6 milioi auto berri saldu dira. Oraindik, baina, ez du aurreko krisiaren eragina berdindu inondik ere: hamabi hilabeteko beherakada izan zen, 2021eko abuztutik iazko uztailera, eta horietako zortzitan jaitsiera %15ekoa baino handiagoa izan zen.

Oraindik ere leherketa motordun autoak dira gehien salduak. Otsailean salduriko autoen %36,9 gasolinazkoak ziren, eta %15 dieselak —%8,2ko beherakada izan dute urte batetik bestera—. Batez ere Espainiako eta Italiako merkatuengatik da hori. Hibridoak, aldiz, %25,5 izan ziren; elektrikoak, %12, eta hibrido entxufedunak, %7,2.

Gehien saldua, VW; gehien hazi dena, Tesla

Markei erreparatuta, Volkswagen izan da nagusi urtarril eta otsailean. Guztira 172.009 saldu dira, guztien %11. Aurten Europako Batasunean ibilgailu gehien saldu dituen bigarren marka Peugeot izan da (%5,9) eta hirugarrena Mercedes (%5,7). Atzetik, oso gertu daude, Skoda, Renault eta Dacia. Hirurek %5,5 inguruko merkatu kuota daukate. Taldekako entresaka eginez gero, Volkswagen taldeak (VW, Skoda, Seat...) saldu zituen auto gehien (%18). Dena den, igoerarik handiena Tesla markak izan zuen. Auto elektrikoaren ikur den ekoizleak, iazko kopurua bikoiztu du (+%105). Iazko urtarril eta otsailean 13.591 auto saldu zituen, aurten, aldiz, 27.914, guztien %1,7 hain zuzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ©ELA

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazio espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Eguzki plakak Zumarragako etxe baten teilatuan ©Andoni Canellada (Foku)

Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.

Michelinek Lasarte-Orian duen lantegiko sarrera ©Jon Urbe (Foku)

Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte

Jokin Sagarzazu

Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.