Albistea entzun

Nafarroan salatzen diren arrazakeria kasuen %73 erakunde publikoek eragiten dituzte

SOS Arrazakeria elkarteak ohartarazi du bulegora iristen zaizkien salaketak errealitatearen «parte txiki bat» direla, eta arazoa «egiturazkoa» dela nabarmendu du.

Iaz, arrazakeriaren aurka Iruñean egin zen manifestazioa
Iaz, arrazakeriaren aurka Iruñean egin zen manifestazioa Iñigo Uriz Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 21

Arrazismoari buruzko iazko txostena aurkeztu du Nafarroako SOS Arrazakeria elkarteak. «Gizarte osoaren erantzukizun politiko eta sozialaren gain jarri nahi dugu arreta». Elkarteak azpimarratu du arrazakeria «egiturazkoa» dela eta horrek berak eramaten dituela erasoak, diskriminazioak eta eskubide urraketak jasaten dituzten pertsona asko bizi izandakoa ez salatzera.

Izan ere, iaz elkartearen Salaketarako, Arretarako eta Sentsibilizaziorako Bulegoak 181 salaketa jaso zituen guztira, baina elkarteak argi du egiazki arazoaren tamaina askoz ere handiagoa dela. Gogora ekarri dutenez, maiz egoera hori jasaten duenaren gain jartzen da frogatzeko beharra: «Ez dugu onartzen alde ahulenaren gain jartzea ardura hori. Uste dugu nahikoa izan beharko lukeela gertaera arrazista bat salatzea haren testigantzari balioa emateko, eta edozein kasutan eragile diskriminatzaileari dagokio kontrakoa frogatzea».

Iruñeko agerraldian azaldu dutenez, eremu publikoan eta pribatuan gertatzen diren kasuok «min emozionala eta psikologikoa» egiten dute, eta hori jasaten duen pertsonaren bizitzari bete-betean eragiten diote.

Gaineratu dutenez, iaz jasotako kasuen %52 emakumeenak izan ziren; salaketak jarri zituztenen %55ek 40 urtetik behera zituzten, eta %39 egoera irregularrean zeuden; hots, ez zuten paperik, eta baimenik gabe egoteak zaildu egiten die zerbitzu publiko eta pribatuetarako sarbidea. «Murriztu egiten die arauzko lan bat izateko eta laguntzak jasotzeko aukera, eta zeharka etxebizitzarako edo osasunerako sarbidea ere zailtzen die».

Ikusi gehiago: Esplotaziora kondenatuak

Lau kasutik hirutan, diskriminazioaren eragilea administrazio publikoa da (%73, zehazki). SOS Arrazakeriaren arabera, atzerritartasun, nazionalitate edo asilo prozeduretan salatzen da gehienbat diskriminazioa (orotara, kasuen %30 dira).

Polizien jarduerek salaketen %16 eragiten dituzte. Bereziki gaitzetsi dituzte Atzerritartasun Polizia Taldearen aurrean aurkezteko ematen diren «hitzordu tranpak». Horrez gain, salatu dute poliziek maiz kontrolak egiten dituztela migrantearen «profil etnikoagatik», eta kasu batzuetan indarkeria erabiltzen dutela.

Horrez gain, kasuen %15 gizarte babeserako laguntzak lortzeko prozedurek eragin dituzte, eta beste %11 osasun arloan gertatu dira.

Arlo pribatuan, berriz, kasuen %6 finantza erakundeetan gertatzen dira, maiz oztopoak jartzen baitizkiete kontuak irekitzeko. Norbanakoen artean, berriz, kasuen %10 etxe barruan gertatzen dira. SOS Arrazakeriak esan du etxeko langileak kolektibo hauskor eta prekarizatua direla, eta iaz lantalde berezi bat sortu zutela kolektibo hori ahalduntzeko asmoz.

Elkarteak azpimarratu du txostenean bildu diren kasuak errealitatearen «oso parte txikia» direla oraindik, eta benetan askoz ere urraketa gehiago gertatzen direla. «Arrazismoa migrazio politiketan eta atzerritartasunaren moduko legeetan gauzatzen da».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA/ FOKU

«Adingabeen aurkako biolentzia eragotzi behar da kirolean ere»

Isabel Jaurena

Pisuaren inguruko presioa egitea edo okerrago jokatzen duen taldekidea kanpoan uztea: halako indarkeria egoerak pairatzen dituzte umeek kiroletan. Trebakuntza eman diete begiraleei.
Eskubide Sozialen Kartak deitutako protesta, maiatzean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Trantsizio ekosozialari buruz hausnartuko dute eragileek gaur Ozaetan

Olatz Silva Rodrigo

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Su txikien itsasoa' topaketak antolatu ditu. 35 taldetako ehun herritar baino gehiago bilduko dira
Olivier Bibens (espekulazioaren kontrako Senpertarren kolektiboa), Martin Lemaire (Lurzaindia) eta Jeanine Beyrie (Ostia kolektiboa), Senpereko Olha etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko okupazio eta ekintzetan parte hartu dutenak. ©Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

«Dirua da nagusitu, eta iduri luke gero eta gehiago onartua dela hori»

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

Olivier Bibens, Martin Lemaire eta Jeanine Beirie Senpereko Olha etxaldeko mobilizazioetako kideak dira. Irakaspenak atera dituzte etxaldearen salmenta espekulatiboaren salatzeko okupaziotik eta ekintzetatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.