Albistea entzun

Antzerkia

'Lavinia' obraren estreinaldia atzeratu du Arriaga antzokiak

Aktoreetako batek atzoko entseguan min hartu zuen, eta bertan behera utzi dituzte gaurko eta biharko iragarritako emanaldiak. Maiatzaren 22an estreinatuko du obra Kabia konpainiak euskaraz, eta 24an gaztelaniaz emango du.

'Lavinia' antzezlaneko aktore taldea
'Lavinia' antzezlaneko aktore taldea Arriaga antzokia Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2023ko martxoak 22 12:18

Gaur zen estreinatzekoa Kabia antzerki konpainia Lavinia antzezlana Bilboko Arriaga antzokian, baina antzokiak berak jakinarazi duenez, aktoreetako batek min hartu zuen atzoko entseguan, eta ezinbestean atzeratu behar izan dituzte programatutako emanaldiak. «Zorionez, Arriaga antzokiaren eta Kabia Teatro konpainiaren arteko elkar ulertze onari esker, Lavinia antzezlana denboraldi honetan bertan oholtzaratu ahal izango da Arriagan», adierazi du antzokiak, ohar baten bitartez. Aste honetako emanaldietarako erositako sarrerek data berri horietarako balioko dute.

Edonola ere, inork bere sarrera itzultzea nahiko balu, eskaera «lehenbailehen» egiteko eskatu du Arriagak. Txarteldegian erosi zutenek leihatilan bertan edo Informazio Bulegoko 94-479 20 36 telefonora deituz eskatu beharko dute dirua itzultzeko. Sarrera online erosi eta dirua itzultzea nahi dutenek informacion@teatroarriaga.eus helbidera idatzi beharko dute itzulketa eskatzeko, eta erosketa egin zutenean beren helbide elektronikoan jaso zituzten sarrerak erantsi beharko dituzte. Dirua automatikoki itzuliko da sarrerak erosteko erabilitako txartelera.

Lavinia antzezlanak Ursula K. LeGuin-en izen bereko eleberria hartzen du erreferentzia gisa. Obra Eneida klasikoaren spin-off bat da.

Antzezlanaren zuzendaritza artistikoaz Juana Lor arduratu da, eta, Javier Liñera-rekin batera, egokitzapenean eta dramaturgian ere jardun du; bestalde, Bettina Aragon Hillemann izan da musika arloko zuzendaria.

Antzezle taldea Yolanda Bustillo, Aitor Gisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrinaga, Javier Liñera eta Iñaki Urrutiak osatzen dute, eta iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen dituen obra bat antzezten dute, aldi berean ipuin bat, kantu bat eta oinarri elektroniko bat ere badena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.