Implikako ehun langileren kaleratzea salatzeko mobilizazioa egin dute Bilbon

Sei greba egun egin dituzte jarraian. Bilboko 156 langileetatik 100 kaleratu nahi ditu enpresak enplegua erregulatzeko espediente baten bidez.

Implikako langileak protestan, gaur, Bilbon. BERRIA
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 22a
11:58
Entzun

Implika enpresak Bilboko zentroetako 156 langileetako 100 kaleratu nahi ditu EE erregulazio espediente batekin. Martxoaren 16an hasi ziren espedientea negoziatzen, eta egun berean jo zuten langileek greba mugagabera. Seigarren greba eguna dute gaur, eta mobilizazioa egin dute Bilboko kaleetan.

MasterD enpresaren bulegoetatik abiatu dute mobilizazioa, Implikaren merkataritza talde berekoa da eta. Hortik Implikak Elkano kalean dituen bulegotetaraino egin du bidea mobilizazioak.

ELA sindikatuaren arabera, espedientea aurkezteko arrazoiak ez dira nahikoa, eta horregatik jo dute grebara; «EEa kentzea» eskatzen dute. Grebak «jarraipen garrantzitsua» duela adierazi du sindikatuak, eta mobilizazen jarraituko dutela iragarri dute. Martxoaren 27an izango da EEaren negoziazioaren bigarren bilera. Enpresak guztira 183 langile kaleratu nahi ditu, horietako 100 Bilboko bulegoetatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.