Albistea entzun

'De Miguel auzia'

Indultu partziala eskatu dute De Miguelek eta Telleriak

Lortuz gero, ez dute espetxera sartu beharko.

Alfredo de Miguel eta bere abokatua, artxiboko irudi batean.
Alfredo de Miguel eta bere abokatua, artxiboko irudi batean. Jaizki Fontaneda - Foku Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko martxoak 22

De Miguel auzian zigortuetako bik, Alfredo de Miguel eta Aitor Telleria EAJren burukide ohiek, indultu partziala eskatu dute espetxera sartu behar ez izateko. Joan den astean, epaia irmotzat jotzen duen autoa plazaratu zuen Arabako Probintzia Auzitegiak, eta, ondorioz, zigortutakoek hamar eguneko epea zuten kartzelara sartzeko, baina De Miguelen eta Telleriaren abokatuek zenbait idazki aurkeztu dituzte auzitegian, hori eragozteko asmoz.

De Miguelek eskatu du legez kanpo elkartzeagatik ezarritako zigorra hiru urtetik bi urtera jaistea. Beste zenbait delitu ere egotzi zizkioten, baina kasu guztietan bi urte baino gutxiagoko zigorrak ezarri zizkioten. Bi urte baino gehiagokoa den zigor bakarra bi urtera jaitsiz gero, ez luke kartzelara sartu beharko. Haren abokatuak argudiatu du egotzi dizkioten delituak, banan-banan hartuta, ez direla «hain larriak».

Telleriaren abokatuak ere indultua eskatu du, auzibideak hamalau urte iraun duela argudiatuta. Edonola ere, indultuak emateko prozesuak luzeak izaten dira, eta eskatu izanak ez du geldiarazten espetxera sartzeko prozesua; beraz, ez dirudi eskaera horien bidez espetxeratzea eragotzi ahal izango dutenik.

Gaixotasuna

Telleriaren abokatuak beste eskaera bat ere egin du: zigorra bertan behera uztea gaixotasunagatik. Kasu horretan, Arabako Probintzia Auzitegiak datozen egunetan erabaki beharko du eskaera aintzat hartzen duen edo Telleria espetxean sartzea agintzen duen. Albiste agentzien arabera, litekeena da auzian zigortua izan den beste batek, Koldo Otxandianok, berdin egitea eta gaixotasuna argudiatzea espetxera ez sartzeko, azken hilabeteetan ez baita lanera joan, gaixo agiria lortuta.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kartzeletatik irten eta gero datorrena prestatzen laguntzen du Arrats elkarteak. ©IREKIA

Arrats elkartea saritu dute, presoekin egindako lanagatik

Isabel Jaurena

Nelson Mandela Eguna ospatu du Jaurlaritzak Donostiako Tabakaleran. Espetxeetako kudeaketaren transferentziaren bigarren urteurrenarekin bat egin du ekitaldiak

Kanpainaren aurkepena atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Gaitu kanpaina: euskarazko milaka ahots biltzeko «erronka» abian da

Arantxa Iraola

'Gaitu.eus' webgunean sartuta egin daitezke grabazioak. Software librearen emaitza da
Aitor Esteban, alderdi egunean. ©Monika del Valle / Foku

Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen aldeko botoa

Berria

Aitor Esteban EAJko Kongresuko eledunak esan du gaur gaurkoz ez direla baldintzak ematen

Oihanako Etxebarrietak aurkeztu du konferentzia politikoa. ©EH Bildu

EH Bilduk beharrezkotzat jo du lurraldetasun auziaz eztabaidatzea

Iosu Alberdi

Koalizioak larunbatean egingo du Konferentzia Politikoa, urteko plan politikoa hizpide

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.