Euskal presoak

Gorka Lupiañez euskal presoa baldintzapean aske geratu da

Hamabost urte eta erdi egin ditu preso. Iazko maiatzetik hirugarren graduan zegoen.

Lupiañezen gertukoek egindako prentsaurrekoa, hark torturak salatu ostean, 2007an. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2023ko martxoaren 22a
15:40
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Gorka Lupiañez euskal presoa baldintzapean aske geratu da. Martuteneko espetxean (Gipuzkoa) zela eman zioten hirugarren gradua, iazko maiatzean, eta ordutik etxean bete du zigorra.

Lupiañezek hamabost urte eta erdiko espetxealdia egin du; iaz bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Topaseko kartzelan (410 kilometrora) zela, haren senideek auto istripua izan zuten kartzelara bidean, 2016an. Lau urte geroago lekualdatu zuten Logroñora (105 kilometrora), 2020ko uztailean, eta 2021eko abenduan Euskal Herriratu zuten, Martutenera.

Lupiañezek torturak jasan izana salatu zuen, eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeak 2016an frogatutzat jo zuen salaketa hura. Batzordeak ebatzi zuen Espainiak haren giza eskubideak urratu zituela, eta eskatu zion biktimari justizia eta erreparazioa emateko. Era berean, estatuari galdegin zion utz diezaiola inkomunikazio aldia ezartzeari, horrek «torturarako testuinguru egokiagoa ahalbidetzen duelako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.