Katixa Agirreri AEBetan sartzea ukatu diote 'Amek ez dute' eleberriaren aurkezpen biran

AEBetan sartzeko online eskaera atzera bota diote idazleari.

Katixa Agirre idazlea, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
iraia vieira gil
2023ko martxoaren 23a
16:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Katixa Agirrek Amek ez dute eleberriaren sustapen bira egin behar zuen AEBetan, baina herrialdean sartzea ukatu diote, ESTA baimena lortzeko online eskaera bete duenean. Twitter bidez eman du idazleak bere egoeraren berri, eta azaldu du Gobernuak ez diola arrazoirik eman. «Aukera bakarra bisatu bat eskatzea da baina denborarik gabe geratu naiz hori egiteko». Gaur egin behar baitzuen bidaia.

Bien bitartean, AEBetako liburu dendek ez diote utziko eleberria saltzeari: «Gobernuak ez nau bertan nahi... baina hala ere liburu-dendara joan eta nire liburua har dezakezu. Triste nago, poztu nazazu!», idatzi du. Open Letter Books argitaletxeak bere babesa eskaini dio Agirreri, eta «ikuskizunak aurrera jarraitu behar duela» adierazi du Twitter bidez ere. Chad W. Post idazleak bakarrik egin beharko du aurkezpena Exile in Bookville liburu dendan, baina agindu du hara agertzen direnek ondo pasatuko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.