Musika
Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik

La Polla Records taldeak bi kontzertu eman zituen, 2021eko abenduaren 17an eta 18an, Buesa aretoan, taldearen amaiera biraren barruan. Bi emanaldi horietara joandako Eusko Jaurlaritzako ikuskatzaileek COVID-aren aurkako araudiaren «hauste argia» ikusi zuten, eta Osasun Sailak 6.000 euroko zigorra ezarri zion Last Tourri, 3.000 euro kontzertu bakoitzeko, bi arau-hauste larri egin zirela ulertuta. Orain, epaitegi batek baliogabetzat jo du erabaki hori.
Last Tourrek ohar baten bidez jakinarazi du Jaurlaritzaren erabakiari helegitea jarri ziola epaitegietan, eta orain Gasteizko gobernuak dirua eta «legezko interesak» itzuli beharko dizkiola.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.