aberri eguna

Bagira prozesuaren barruan, Itsasun ospatuko dute Aberri Eguna

Aberri Eguna apirilaren 8 eta 9an iragango da Itsasun. Bi eguneko egitarau «herrikoi, alai eta aldarrikatzailea» proposatu ahal izateko 400 laguntzaile behar dituzte.

Itsasun aurkeztu dute Bagia prozesuaren baitan egingo den Aberri Eguna. GUILLAUME FAUVEAU
Garazi Aduriz Zuñeda.
2023ko martxoaren 25a
15:40
Entzun

Bagira prozesuaren barruan, apirilaren 8 eta 9an antolatuko dute Aberri Eguna Itsasun. Prozesuaren sustatzaileek jakinarazi dute «Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen sorreraren 60 urteak» ospatuko dituztela, eta aurten antolatuko duten Aberri Eguna «historikotzat» jo dute.

Bi eguneko egitarau «herrikoi, alai eta aldarrikatzailearen» berri eman dute: azken 60 urteetako irudiak bilduko dituen erakusketa, mahai inguruak, otordu alaituak egingo dira, besteak beste. Igandean, 11:00etan manifestazioa eta ekitaldia egingo dituzte, haientzat Aberri Eguneko «mugarri» izango direnak. Asteburua kontzertu batzuekin amaituko dute: Xiberrots, Liher, Kuartz, Dupla eta DJ XA2 taldeeek joko dute Itsasun. Horretarako, 400 laguntzaile behar dituztela eta laguntzeko deia zabaldu dute. Haien webgunean eman daiteke laguntzaile izateko izena.

Transmisio historikoa

Aurtengo Aberri Egunarekin emango diote amaiera Bagira prozesuaren lehen sekuentziari, hau da, «transmisio historikoaren» sekuentziari. Horren barruan, «hamalau ekinaldi» egin dituztela azaldu dute. Zeinek iraganetik atera behar irakaspenak gogoratzea, gaur-gaurko garaia ulertzea eta ondare historikoa belaunaldi berriei transmititzea zuten helburu. Hori horrela, «Bagira prozesuarentzat, eskalaz aldatzeko eta etorkizunerat proiektatzeko tenorea da. Mugimendu abertzalearen segidaren ardura hartuko duten militanteek orri berria idazteko tenorea da», adierazi du Nerea Peponnet Bagira prozesuaren sustatzaile eta EHBaiko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.